- Tokiko produktuekin, kalitatearekin eta prezio onarekin lotzen den irudi
freskoa eta eguneratua duen logotipo bat diseinatu dute. - Markaren xedeak, besteak beste, eskualdeko azoka eta merkatuak
ezagutzera ematea; tokiko produktoreak, nekazariak eta artisauak
ikusgai jartzea; eta Aiaraldea helmuga-turistiko gisa kokatzea dira.
Arespalditza, 2019ko otsailaren 28a.- Aiarako Kuadrillak eskualdeko azokak eta merkatuak aztertu ditu horiek indartzeko eta sustatzeko asmoz.
Aipatutako ikerketa horrek AMIA analisia ere egin du (ahulguneak, mehatxuak, indarguneak eta aukerak), eta agerian geratu da Aiarako Kuadrillako azokek eta merkatuek ez daukatela denak bildu, identifikatu eta xede-publiko baten aurrean jarriko dituen markarik.
Ikerlan horretako ondorioetan artean aipagarria da “daukagun gako nagusienetako bat besteengandik bereiztea dela.Kalitatearekin jada ez da nahikoa” jaso du ikerketak.“Halabeharrez Low cost kulturarantz doan mundu honetan, ezin da prezioan lehiatu, lehenago edo geroago gainditu egingo gaituen norbait etorriko baita” dio dokumentuak.
Ezberdintasuna markatzea da aukera bakarra, konparaketak saihestuko dituen faktore bakarra, baina, aldi berean, ondo bideratuta, hainbat sentimendu sor ditzakeena, besteak beste,partaidetzakoa, identifikazioarena eta balioena.Horregatik, diseinua marka besteengandik bereizten duen balio sinesgarri eta erabatekoa da.
Dena den, bereizketa hori eskualdeko azoka eta merkatuen garrantzia azpimarratzeko tresna gisa ulertzen dugu. Aukera-leiho handia bilatu da, zehazki: publikoa harritzea irudi fresko eta eguneratu batekin, azkar-azkar tokiko produktuekin, kalitatearekin eta prezio onarekin uztartuko dena.
Gainera, Aiarako Kuadrillako azokak eta merkatuak turismo-eskaintza zabalean dauden beste elementu erakargarri batzuen gisa aurkezten dira. Inguru berdea sustatzen dute, publikoak oso erraz lotzen duena benetakotasunaren, tokiko produktuen eta geurea denaren kontzeptuekin.
Honako hauek bilatzen ditugu marka honekin:
Aiarako Kuadrillako azokak eta merkatuak EZAGUTZERA EMATEA.
IKUSGAITASUNA EMATEA tokiko produktore, abeltzain, artisau eta produktuei.
Aiarako Kuadrilla turismo-helmuga gisa POSIZIONATZEA.
Publikoa ERAKARTZEA ETA MANTENTZEA.
Produktoreen, abeltzainen, artisauen eta tokiko produktuen BALIOAK transmititzea.
Eta kasu zehatz bakoitzean:
AZOKAK
Kuadrillako eskaintzaren barruan duten turismoaren erakarpen-indarra AREAGOTZEA..
MERKATUAK
Saltzen diren produktuen kalitatearen eta tratuaren gertutasunaren GARRANTZIA AZPIMARRATZEA..
Gure azoka eta merkatuetan beren produktuak eskaintzen dituzten produktore, abeltzain eta artisauei dagokienez, honako hau lortu nahi dugu:
PARTAIDETZA SENTIMENDUA SUSTATZEA; Aiarako Kuadrillako azokak eta merkatuak beren irudia eta produktuak saltzeko erakusleiho hobe ezin gisa ikustea.
INTERESA ESNATZEA tokiko beste produktore, abeltzain eta artisau batzuengan,
Aiarako Kuadrillako azoka eta merkatuetan parte hartzeko gogoa izan dezaten.
Laburbilduz, honako xede hauek lortzea bilatzen dugu Aiarako Kuadrillako marka honekin:
Berdintasun-irudi bat proiektatzea, Aiarako Kuadrillako azoka eta merkatuetako barne- funtzionamenduaren homogeneotasunaren irudia.
Komunikazio-bide errazak sustatzea azoka eta merkatuen barnean berdintasunaren eta talde-lanaren eta lankidetzaren irudi hori proiektatze aldera.
Komunikazio-bide zuzena ezartzea, arina eta eraginkorra izango dena, beste azoka eta merkatu batzuekin sinergiak aprobetxatu eta bikoizketak saihesteko.
Aiarako kuadrilla azoka eta merkatuetako eremu erreferente gisa posizionatzea.