Aurten, Berdintasun Topaketaren gaia zaintza izango da eta leloa honakoa da: zaintzak erdigunean.
Helburua zaintzen garrantzia azpimarratzea da, bizitza ahalbideratzeko oinarria direlako. Bizitzan, denok behar izaten dugu zaintza eta nahiz eta oraintsu arte emakumeei egokitu, jendarte guztiaren ardura da behar ditugun zaintzak bermatzea.
Topaketan ikuspegi orokorra eta praktikoa izango landuko dira. Hasteko, hitzaldia izango da, Marina Sagastizabalen eskutik, EHUko irakaslea, eta ondoren, hiru udalerrien esperientzia entzungo aukera izango da.
Aipatutako guztia azaroaren 5ean izango da, Laudion, Lezeaga Aretoan, 10:00etatik 14:00etara eta bazkaria ere egongo da.
Egitaraua.
10:00. Topaketaren hasiera. Laudioko Udala, Aiarako Kuadrilla eta Arabako Foru Aldundia.
10:15. Zaintzari buruzko hitzaldia. Presentzia-ausentzia hirukoitza, etxeko lanak, familiakoak eta ordaindutako lana eta parte hartze soziopolitikoari buruzkoa.
Marina Sagastizabal Emilio-Yus. EHUko irakaslea
11:30. Kafea
12:00. Zaintza lanak gauzatzen dabiltzan udalerriak:
- Amurrio. Zaintza lanei buruzko diagnostikoa Amurrioko Udalean.
- Elorrio. Bizitzarik ez zaintzarik gabe proiektua.
- Beasain. Herrilab proiektua. Bateratze arduratsuari buruzko diagnostikoa Beasainen. D
13:30. Ondorioak umorearekin. Bea Egizabal
14:30. Bazkaria
17:00. Musika feminista.
Informazio gehiago eta izena emateko.
686587889

