Asteburuetarako jarduerak proposatzen ditu, irailetik abendura bitartean.
Arespalditza, 2018ko irailaren 5a. – Aiarako Kuadrillak Aiaraldeko turismo-eskaintza osatzeko jarduerak antolatu ditu datozen hilabeteetarako. Ekimen honen bidez, Arabako gune honen turismo-potentziala dinamizatu nahi da. Eta, horretarako, eskualdeko hiru udalerrietan antzerki erako bisitak eta/edo txakolindegi bat bisitatzeko aukera planteatu dira.
Irailetik abendura bitarteko igande goizetan, Amurrio, Artziniega eta Laudio beste era batean ezagutzeko aukera izango dugu. Hori da udalaz gaindiko erakundearen apustuetako bat, turistak erakartzeko neurri gisa. Lehenengo bisita irailaren 23an (igandea) egingo da, Artziniegan.
Parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da www.basquemountains.com webgunean; bertan dago ikusgai jardueren egutegia. Bisitak doakoak dira, eta horiei esker parte-hartzaileek adierazitako udalerriak beste ikuspuntu batetik deskubritu ahalko dituzte. Plazak mugatuak dira; hortaz, “erreserba lehenbailehen egitea gomendatzen dugu; bizipen paregabe, harrigarri eta dibertigarria izango da”.
Aldi berean, larunbat guztietan, abendura bitarte, Arabako Txakolina JDko txakolindegi bat bisitatzeko aukera izango dugu. Hauek dira parte hartuko duten txakolindegiak: Artomaña, Arzabro, Beldui, Gure Ahaleginak eta Señorio de Astobiza. Bisita hauek txakolindegiek euren instalazioetatik eskaintzen dituztenetik independenteak dira.
Aiarako Kuadrillako Turismo Sailetik, eremu paregabean Arabako txakolinaz gozatzera eta esperientzia aparta bizitzera gonbidatu nahi gaituzte. Proposamen enologiko-gastronomiko honetan izena emateko, oraingoan ere www.basquemountains.com helbidean sartu beharko da. Bertan daude ikusgai egutegia eta bisita bakoitzaren prezioa.
Tríptico visitas
triptico-visitas-eu-es
Visitas teatralizadas
visitas-teatralizadas-generalDocumentuak:
- Tríptico visitas.
- Visitas teatralizadas.
- Txakolindegietara bisitak egutegia.
- Calendario de visitas teatralizadas.