2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, Aiarako Kuadrillak ASTEKLIMA Euskadiko Klima eta Energiaren Astearen bigarrenarekin bat egingo du. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak sustatu eta diruz lagunduko duen ekimena da, trantsizio energetiko eta klimatiko beharrezkoaren aurrean herritarrak kontzientziatu eta e helburuarekin.
Hori dela eta, hauek dira kuadrillak antolatu dituen ekintzak:
Irailaren 26an, 11: 30etik 13: 00etara: TRUKE KUTXAren erakusketa Artziniegako Garai plazan.
Irailaren 28an, 11: 00etatik 13: 00etara: “Stop elikagai xahuketari” hitzaldia.
Elikagaiak alferrik galtzeari buruzko arazo globalei helduko zaie, eta estrategia eta erronka nagusiak azalduko dira elika Fundazioko Arantza Madariagaren eskutik. Era berean, Aiarako Kuadrillak azken hilabeteetan egindako kuantifikazio lanaren emaitzak ezagutzera emango dira.
Irailaren 30ean, 18: 30etik 20: 00etara: “Larrialdi klimatikoa: zer esaten digu zientziak” hitzaldia. Laudioko Lamuza parkeko Arraño aretoa.
Zientziak erregistratutako azken datuak, aurreikusitako eszenario klimatikoak, horien ondorioak eta horiek arintzeko eta egokitzeko balizko ekintzak azalduko dira, Elisa Sainz de Murieta guztiak BC3-Basque Center for Climate Change erakundeko teknikariaren eskutik.
Irailaren 30ean, 11: 30etik 13: 30era: TRUKE KUTXAren erakusketa Laudioko Herriko Plazan eta Aiarako Kuadrillaren berrerabiltzeko web aplikazio berriaren aurkezpena.
Urriaren 1ean, 18: 00etatik 20: 00etara: “Klima aldaketak txakolin mahastietan eragigo dituen patologia berriak” hitzaldia Amurrioko El Refor Auditorioan.
Neiker Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeko Ana Diez Zientifikoaren eskutik, klima-aldaketarekin lotutako gaixotasun berriei eta mahastietan eragindako beste inpaktu batzuei buruz egindako azken ikerketen emaitzak azalduko dira.
Urriaren 1ean, 17: 30etik 18: 30era: “Etxe eta auzo konpostajea Izorian” hitzaldia Izoriako Gizarte Zentroan.
Urriaren 2an, 11: 30etik 13: 00etara: TRUKE KUTXAren erakusketa Okondoko San Bartolome plazan.
Urriaren 3an, 11: 30etik 13: 00etara: TRUKE KUTXAren erakusketa Luiaondoko Padura kaleko kirol pistan.
