Aiarako Kuadrillak, bertako 5 udalekin eta Arabako Foru Aldundiarekin elkarlanean, NOLA SOZIALIZATU EUSKARAREN ERABILERA AIARALDEKO UDALEKUETAN? 2 orduko ikastaroa egiteko 3 aukera desberdin eskainiko die eskualdeko aisialdiko begiraleei.
Aipatutako ikastaroa egin ahal izango dute ekainaren 14an eta 27an Luiaondon, eta uztailaren 3an Amurrion. Interesa duten begiraleek, Aiarako Kuadrillaren cayala.alberto@ayto.araba.eus e-postara bidali beharko dituzte segidako datuok:
- Izen-abizenak
- NAN
- Adina
- Udalerria
- Tfnoa
- E-posta
- Zein ikastarotan parte hartuko duten
- Zein enpresatan ari(tu)ko diren begirale
Izena emateko epea, parte hartu nahi den ikastaro hori hasi baino bi egun lehenago amaituko da. Ikastaroa GEU ELKARTEAk emango du euskaraz, eta doakoa izateaz gainera, parte hartzen dutenek ziurtagiria jasoko dute. Ikastaro bakoitza emateko gutxienez 5 pertsonak eman beharko dute izena bertan.