Aiarako Kuadrillak eta ECOVIDRIOk jasotako beirazko ontzien kg trukea planteatzen du, beirazko ontzi kilo bakoitzeko, elikagai kilo bat emango da elikagai bankuan.
Ecovidrio beirazko ontzien hondakinak birziklatzeko kudeaketaz arduratzen den irabazi-asmorik gabeko erakundeak eta Aiarako Kuadrillak kanpaina solidarioa jarriko dute abian datozen 15 egunetan, FESBALen mesedetan, herritarren artean beirazko ontzien birziklapena sustatzeko eta prestatutako edukiontzietan bildutako beira janari bihurtzeko. Ekimena Aiarako Kuadrillan baino ez da garatuko Euskadin, 2020ko abenduaren 1etik 15era bitartean, eta eskualdeko herritarrak animatu nahi ditu beirazko ontzien ahalik eta hondakin gehien botatzera kanpainako irudiarekin gaitutako edukiontzietara. Ecovidriok botatzen duen beira-hondakinen kg bakoitzeko kilo bat janari emango die Elikagaien Bankuei. Kanpainaren helburua da, alde batetik, solidarioa izatea, eta, bestetik, beirazko ontziak birziklatzeak ingurumena zaintzeko duen garrantziaz ohartarazteko. Kanpaina garatzeko, Ecovidriok ekimenaren irudia duten zazpi edukiontzi binilatu jarriko ditu, honela banatuta:
- Laudio: Zumalakarregi etorbidea udaletxe atzean eta Areta kalean, Santa Ana Elizaren plazaren ondoan
- Amurrio: Anton Plazaren inguruan eta osasun zentruaren aurrean
- Aiara: Luiaondoko Padura kalean
- Artziniega: Hiriko atean
- Okondo: Osasun zentroaren aurrean
Beira birziklatzearen ingurumen-onurak
Edukiontzietara botatzen den beira % 100ean birziklatzen da eta ontzi berriak fabrikatzeko erabiltzen da, mugarik gabe eta jatorrizko propietateak galdu gabe. Beira birziklatzea funtsezko elementua da klima-aldaketaren aurkako borrokan. Ontzi berrien fabrikazioan kaltzina – Beira birziklatua – erabiltzean, naturako lehengaiak ateratzea saihesten da, lurzoruen higadura eta gure inguruko baso-soiltzea saihestuz. Gainera, CO2 isurketa minimizatzen da fabrikazio-prozesuan, energia aurrezten da eta zabortegien hazkundea saihesten dugu.
Aiarako Kuadrillako beira birziklatzeari buruzko datuak 2019ko azken datuen arabera, Aiarako Kuadrillako biztanleek guztira 920 tona beirazko ontzi birziklatu zituzten, hau da, biztanle bakoitzak 27 kg birziklatu zituen lurraldeko batez besteko ekarpenaren gainetik.
Era berean, Aiarako Kuadrillak irailean egindako azken karakterizazioen arabera, beirazko ontzien % 79 gaika biltzen ari dira.
Edukitze-tasari dagokionez, Aiarako Kuadrillak 136 biztanle ditu batez beste edukiontzi bakoitzeko, eta guztira 251 iglu ditu instalatutako beirazko ontzien hondakinetarako.