• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to primary sidebar
  • Skip to footer

Cuadrilla de Ayala - Aiarako Kuadrilla

  • Castellano
  • Euskara
  • Hasiera
  • Albisteak
  • Kuadrilla
    • Arabako Kuadrillak
    • Kokapena eta historia
    • Funtzioak eta zerbitzuak
    • Antolakuntza
      • Organoak
      • Eguitura Politikoa
    • Udalerriak
    • Zerbitzu eta baliabideen gida
    • Heraldika
  • Zerbitzuak
    • Euskara
    • Gazteria
    • Dinamizazio Sociokulturala
    • Berdintasuna
    • Ekonomia Sustapena
    • Kontratatzailearen profila
      • Espedienteak
      • Kontratuak
      • Alerten harpidetza
    • Herritarraren Ataria
  • Gardentasuna
    • Aktak
  • Egoitza Elektronikoa
  • Turismoa
  • Harremanetarako
ImageImage
Turismoa / Aiarako Kuadrillak udako kanpaina berri bat atera du turistak gonbidatuz Aiaraldera, beren “udako etxe berrira”

Aiarako Kuadrillak udako kanpaina berri bat atera du turistak gonbidatuz Aiaraldera, beren “udako etxe berrira”

Aiaraldea eremu turistiko arabarrak aurtengo udan turistak animatzen ditu bere “udako etxe berria” ezagutu eta gozatzera, bere sustapen kanpaina berriaren bidez. Ekintzak, Euskadiko hainbat irratitan, hedabide digitaletan eta sare sozialetan barreiatuz agerian jartzen du udako etxe batekin konparazio bat eginez, Aiaraldea gunearen aisirako eta olgetarako aukera sorta.

Aiaraldea, udako zure etxe berria

“Etxe” honek barne hartzen ditu, beste onura askoren artean, egundoko lorategi eta paisaje berdea, Nerbioiko Jauzia bistaratzeko balkoi bat, gastronomia zaporetsua eta Arabako Txakolinaren upeltegi ugari. Ondo kontatutako istorioak eta sare sozialetan Aiaraldea sustatzeko dinamismoa lagun, bisitaria gonbidatzen da lekua eta ingurunea gozatzera, oroitzapen atsegin bat gorde dezan…itzultzeko.

Zeren etxe honetan, historia kontatzen da monumentuen ondare historikoaren, tokiko museo-multzo, esperientzia eta kultura eskaintzaren bidez. Eta ametsetako etxebizitza guztietan bezala, bistak ikusgarriak dira. Aiaraldeko bistak paraje naturalak dituen lorategi ikaragarri batera, Maroñoko ur distiratsuetara, Gorobel Mendilerroko behatokira edota Delikako Kanoira begira daude. Eta zer esan Nerbioiko Jauzia bistatzeko balkoiaz, edota hurbileko gastronomiaz eta Arabako Txakolin bereziaren bodegaz.

Auzo handi honetan, emigrante ospetsuen etxeetan bistakoa da estilo indiano berezia, historiak bisitaria iraganeko mendeetara darama bidelagun izanik ermitak, dorre etxeak, Kexaako Monumentu Multzoa, Arteko Gure Amaren Santutegia edo aurten bere 750. urteurrena ospatzen duen Erdi Aroko Artziniegako Hiribildua.

Esperientzia erabat berdeak

Ura, airea eta lurra tarteko, Aiaraldeak urte osoan kalitatezko aisialdi eskaintza batekin kontatzen du, baina uda-sasoiko eguraldi onak dibertsio eta olgeta eztandak dakarzkio familia osoari. Zaldi gaineko txangoak, ibilaldiak eta bidexkak, Birding (txori behaketa), xendazatelasuna, parapentea, globo-hegaldia, jaitsiera sakanetara, kaleak ezagutzeko antzerki-bisitak, eta bisitak gaztandegietara zein txakolindegietara.

“Etxe” bat eta aukera turismoa gozatzeko… eta itzultzeko

Encina Castresana Astarloa, Aiarako Kuadrillako presidentearen esanetan: “Uda-sasoiko kanpaina honen esentziak ezin hobeki laburbiltzen du zeinen abegitsua den gure lurraldearen nortasuna, zeren etxe bat hutsala da gustura sentiarazteko gune bihurtzen duten bizilagunik gabe. Gure destinoko bost udalerriek (Amurrio, Artziniega, Aiara, Laudio eta Okondo), destino erakargarri bat osatzen dute, kalitatezko turismo jasangarri bat eskainiz. Natura, ondarea eta kultura gozatzeko aisia. Itzultzeko gogoa pizten duen destino hurbil bat”.

Primary Sidebar

Categorías

  • Berdintasuna
  • Bloga
  • Dinamizazio soziokulturala
  • Ekonomia sustapena
  • Euskera
  • Gaztedi
  • Ingurumena
  • Merkataritza
  • Ostalaritza
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu

Footer

Azken albisteak

  • UZTAILA EGUTEGIA Hondakin handien eta tresnen hautazko bilketa Aiarako Kuadrillan
  • 2022ko ekainaren 28a dela eta sexu eta genero aniztasunaren aldeko eguna, Aiarako Kuadrillako berdintasun batzordearen akordioa
  • Aiarako Txakolinaren Ibilbidea, presente ACEVINen XXIX. Batzar Nagusian
Helbidea
Elespide auzoa, 2
01476 ARESPALDITZA
Telefonoa: 945 39 91 22

Jarraitu

Copyright © 2022 Cuadrilla de Ayala - Aiarako Kuadrilla