Aiarako Kuadrilla eskualdeko (Laudio, Amurrio, Aiara, Artziniega eta Okondo) eta Bizkaiko Urduña udalerriko enplegu-plana beste urte batez berriro aktibatu da. Zehazki, 27 pertsona sei hilabetez kontratatzea aurreikusten da programan, horietako 24 lanaldi osoarekin eta 3 %60ko lanaldiarekin.
Planak langabezian dauden pertsonentzat dira, LANBIDEk-Euskal Enplegu Zerbitzuak eskatutako baldintzak betetzen dituztenentzat, maiatzaren 13ko ebazpenaren arabera; gainera, udalerri bakoitzean hainbat profil ezberdin kontratatuko dira.
“Iragarkiak Lanbiden argitaratuko dira gaur, asteartea, azaroaren 15etik aurrera, eta interesatu guztiek soilik izena eman ahal izango dute LANBIDEren bitartez, azaroaren 30era bitartean. “Hortaz, beharrezkoa da Lanbideren web zerbitzua erabiltzea”, adierazi du Aiarako Kuadrillako presidentea den Encina Castresanak. Halaber, kontratazioak abenduaren 31 baino lehen egingo direla zehaztu du.
Une honetan, 27 pertsona daude kontratatuta berroreka eta ekitaterako lurralde-proiektuetan. Kolektibo kalteberak dira. Tokiko ekimen hori Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean sartzen da, eta plan horrek Europar Batasuneko Next Generation Berreskuratze Funtsen finantzaketa du. Helburu nagusia da kolektibo kalteberei enplegurako prestakuntza ematea. Era berean, 2023 urtearen hasiera aldera, lurralde-plan berri bat egin ahal izatea espero da, eta 16 kontratazio berri egitea.
Aurten, enpresentzako kontratazio-laguntzak ere deituko dira, Lanbideren oniritzia jaso bezain laster; aurreikusitako zenbatekoa 42.200,00 €-koa da.
Azkenik, adierazi planen kostu osoa 580.000,00 €-tik gorakoa dela eta Lanbidek %65 inguru finantzatuko duela. 2022-2023 Eskualdeko Enplegu Planen eskaintzen zerrenda:
LAUDIO
- Eraikuntzako langilezaina (162022013778):
- Eraikuntzako peoia (162022013772):
- Herri Laguntzaile (162022013766):
OKONDO
- Udal brigadari laguntzeko peoia (162022013790)
ARTZINIEGA
- Udal brigadari laguntzeko peoia (162022013714)
AYALA
- Udal brigadari laguntzeko peoia (162022013707)
- Administrari laguntzaile (162022013712)
ORDUÑA
- Udal brigadari laguntzeko peoia (162022013717)
AMURRIO
- Eraikuntzako langilezaina (162022013761)
- Eraikuntzako peoia (162022013768)
- Lorezaintzako arduraduna (162022013733)
- Lorezaina (162022013741)