Aurten ere, Aiarako Kuadrillak liztor asiatikoaren tranpa-kanpainari hasiera eman dio. Horretarako, hainbat material banatuko dira erlezainen eta interesa duten beste Aiara, Artziniega eta Okondoko udalerriko herritarren artean liztor erreginak harrapatzeko asmoarekin. Horrela, kolonia berrien kopurua minimizatu eta espezie honen populazioa kontrolatzea bilatzen da, espezia hau biodibertsitatearen galeraren eta erlezaintza- eta fruta-ekoizpenaren murrizketaren arduradun garrantzitsua baita.
Kanpaina apirilaren 13an eta 14an hasiko da, eta Aiarako Kuadrillak interesatuen artean tranpa eta erakargarri homologatuak banatuko ditu. Era berean, aurreko urteetako kanpainetako tranpak dituzten pertsonen artean erakargarria ere banatuko da.
Material hauek interesdunen artean banatuko dira, liztor asiatikoak presentzia handia daukan eremuetan jar ditzaten, eta tranpa batez, kako batez eta hiru erakargarri-monodosiekaz osatuta daude. Tranpak ur-puntu, erribera eta fruta-arboletatik gertu jarri beharko dira, edo erlauntzetatik 25 metrora gehienez erle-ustiategien kasuan. Tranpen barruan, disoluzio erakargarria jarriko da, eta 10 egunean behin ordezkatu behar izango da. Gainera, tranpa bakoitzaren edukia gehienez 15 egunez behin aztertu beharko da.
Tranpa-gailuen entregurekin batera, Kuadrillak harrapaketa-fitxa bat banatuko du. Fitxa horretan, tranpa jarri den lekuaren datuak bete beharko dira, baita liztor asiatikoaren eta harrapatuta dauden beste intsektu batzuen kopurua adierazi ere. Fitxa hau maiatzaren 15eko astean entregatu beharko da, kanpaina amaitzen den data berean.
Kanpainan parte hartzeko, hurbildu zaitez apirilaren 13an edo 14an Emakumeen Gelara, Aiarako Koadrilaren egoitzan (La Iglesia auzoa 2, Arespalditzan), 11:00etatik 13:00etara. Ezin bazara etorri eta interesa badaukazu, jar zaitez kontaktuan Hurrengo telefono zenbakiaren bidez: 679791933.