• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to primary sidebar
  • Skip to footer

Cuadrilla de Ayala - Aiarako Kuadrilla

  • Castellano
  • Euskara
  • Hasiera
  • Albisteak
  • Kuadrilla
    • Arabako Kuadrillak
    • Kokapena eta historia
    • Funtzioak eta zerbitzuak
    • Antolakuntza
      • Organoak
      • Eguitura Politikoa
    • Udalerriak
    • Zerbitzu eta baliabideen gida
    • Heraldika
  • Zerbitzuak
    • Euskara
    • Gazteria
    • Dinamizazio Sociokulturala
    • Berdintasuna
    • Ekonomia Sustapena
    • Kontratatzailearen profila
      • Espedienteak
      • Kontratuak
      • Alerten harpidetza
    • Herritarraren Ataria
  • Gardentasuna
    • Aktak
  • Egoitza Elektronikoa
  • Turismoa
  • Harremanetarako
ImageImage
Ingurumena / Aiarako Kuadrillan negozio bat baduzu, erakusleiho bat izan dezakezu, erabat doakoa, zure burua ezagutzera eman, sustatu eta salmentak handitzeko

Aiarako Kuadrillan negozio bat baduzu, erakusleiho bat izan dezakezu, erabat doakoa, zure burua ezagutzera eman, sustatu eta salmentak handitzeko

ARABA MARKET ERAKUSLEHIO-PLATAFORMA abian jarri da.

Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Kuadrillek garatutako plataforma digitala da, eta aukera emango dizu zure negozioa sustatzeko, Interneten ikusgarritasun handiagoa izateko eta salmentak handitzeko.

Jendeak gure eskualdeko eta Arabako gainerako landa-eskualdeetako produktu eta zerbitzu guztiak ezagutzeko eta haietara iristeko pentsatuta dago plataforma. Plataforman, hortaz, Kuadrillako establezimendu, profesional eta negozio txiki GUZTIAK inskriba zaitezkete. Interesgarria iruditzen zaigu plataforman izena emanda egotea; izan ere, doako erakusleiho bat izango zenuke Interneten, non orrialde pertsonalizatua izango baituzu, sartu nahi duzun informazioarekin.

Oso erraza da alta ematea, baina garrantzitsua da zure enpresaren eta zure buruaren argazkiren bat izatea, plataforma honetan negozioen eta produktuen atzean dauden pertsonak ezagutarazi nahi baitira. Izena emateko prozesuan, erreferentzia gisa erabil ditzakezun adibide batzuk ikusiko dituzu. Dagoeneko zabalik dago izena emateko kanpaina, eta www.arabamarket.eus webgunearen bitartez egin dezakeu:

1. Sartu http://www.arabamarket.eus helbidean

2. Sakatu EMAN IZENA ARABA MARKETEN fitxan, orriaren ezkerraldean.

3. Bete zure negozioaren datuak. Izan eskura zure argazki eta bideoak.

4. Zalantzarik izanez gero, deitu 945 217210 telefono-zenbakira (astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara). Bertan lagunduko dizute.

5. Bestalde, inprimakiaren ezkerraldean alta eman zaien negozioen “adibideak” ikus ditzakezu, eta erakusleihoan nola agertzen diren ikusi ahal izango duzu.

6. Informazio guztia betetakoan, berrikusi eta baliozkotu ondoren, argitaratu egingo da.

Horrez gain, DESKONTU-BONUEN KANPAINA jarriko da abian zenbait negoziorentzat, hain zuzen ere lehendik ARABAMARKETi atxikitutako establezimendu batzuentzat (dendak oro har, tabernak, jatetxeak, turismo-gidak, farmaziak, estankoak, liburu-dendak, ile-apaindegiak, osasun-profesionalak, artisauak, etab). www.arabamarket.eus webgunean bonu-kanpaina horren informazio zehatza dago, ARABA MARKET BONUA fitxa sakatuta (noiz eta nola egingo den, zein establezimenduk parte har dezaketen…). Deskontu-bonuen kanpainan parte hartu nahi duten establezimenduek programari atxikitzea eskatu behar duzue formulario elektronikoan, ARABA MARKET plataforman alta eman ostean. Kanpaina honetan parte hartzeko epea ekainaren 15ean bukatuko da.

Agur bat

Informazio gehiago: www.arabamarket.eus 

PDF: eus_araba-market-1Descarga

Primary Sidebar

Categorías

  • Berdintasuna
  • Bloga
  • Dinamizazio soziokulturala
  • Ekonomia sustapena
  • Euskera
  • Gaztedi
  • Ingurumena
  • Merkataritza
  • Ostalaritza
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu

Footer

Azken albisteak

  • ABUZTUA EGUTEGIA Hondakin handien eta tresnen hautazko bilketa Aiarako Kuadrillan
  • Jaietan indarkeria matxista prebenitzeko materialak
  • UZTAILA EGUTEGIA Hondakin handien eta tresnen hautazko bilketa Aiarako Kuadrillan
Helbidea
Elespide auzoa, 2
01476 ARESPALDITZA
Telefonoa: 945 39 91 22

Jarraitu

Copyright © 2022 Cuadrilla de Ayala - Aiarako Kuadrilla