Epea ireki da Aiaraldean jarduera ekonomikoa eta enplegua bultzatzeko enpresa-ekimenen lehiaketetan izena emateko eta parte hartzeko. Lehen Sektorean, Elikagaien Industrian edo Landa-ingurunean jarduera ekonomikoa bultzatuko duen proiektua duten ekintzaile edo enpresa txikientzat da.
Ekimen horien helburua da Aiaraldeko eskualdean hazkundea eta enplegua sortzea bultzatzen duten proiektuak saritzea. Ekimen hau Eusko Jaurlaritzak finantzatzen du, Euskadiko ekonomia eta enplegua suspertzeko 2020-2024 BERPIZTU programaren esparruan. Eusko Jaurlaritzak, HAZIren bitartez, abian jarri ditu aipatutako lehiaketak, Zabaia eta Gorbeialde landa-garapeneko elkarteen laguntzarekin.
I LEHIAKETA: Aiaraldeko lehen sektoreari eta nekazaritzako elikagaien industria txikiari zuzendutako proiektu berritzaileak Lehen sektorearekin eta nekazaritzako elikagaien industria txikiarekin lotutako inbertsio-ekimenei zuzenduta dago, elikagaien ekoizpenaren, eraldaketaren eta merkaturatzearen inguruan jarduera ekonomikoa eta enplegu-sorrera sustatzeko. Sektorea berritzeko prozesu bat sortu nahi da, bai enpresa berriak sortuz, bai lehendik daudenak egokituz, prozesuan, produktuan, antolaketan, merkaturatzean, digitalizatzean eta abarretan berritzearen bidez, Osloko eskuliburua erreferentziatzat hartuta.
II LEHIAKETA: Aiaraldeko landa ingurunean jarduera ekonomikoa bultzatuko duten proiektuak
Bigarren lehiaketak bi sari-ildo hartzen ditu:
A motako proiektuak: Elikakatearen inguruko dinamizazio-ekimenekin lotuta dago.
B motako proiektuak: Elikakatearekin lotuta ez dauden baina Aiaraldeako landa-inguruneko Leader eremuetan enpresak sortzea eta garatzea bultzatzen duten inbertsio-ekimenekin.
Inskripzio epea: abenduak 15era arte
Izena emateko lekua: https://hazi.eus/aiaraldean-enpresa-ekimenen-lehiaketa/
Informazio gehiago eta zalantzak argitzeko:
Zabaia Landa Garapenerako Elkartea
info@zabaia.eus<mailto:info@zabaia.eus> | 633488141 teknikaria@zabaia.eus<mailto:teknikaria@zabaia.eus> |645 968 870