Aiarako Kuadrilla indarkeria matxistaren aurkako Protokoloa eta Plana egiten dabil. Hori dela eta, aurtengo Topaketa emakume elkarteen eta talde feministen paperari buruzkoa izango da, euren papera indartu eta bistaratzeko.
Topaketa Azaroaren 17an izango da, larunbata, Arespalditzan. Ongi-etorria Emakumeen Gelan egingo dugu, goizeko 10:00etan, eta handik Aiarako Udaletxera joango gara. Bertan izango ditugu Josebe Iturriozen hitzaldia, emakume elkarteen esperientziak, Artziniegako Hiriska Emakume Elkartearen antzezlana, ekarpenak jasotzeko world kafea eta VIrgina Imazen klownklusioak. Bazkaria ere egongo da eta ostean karaoke feminista izango dugu, nahi dugun beste kantatu eta dantzatzeko.
Animatu eta eman izena.
Haurtzaindegi eta garraio zerbitzua izango da, hiru egin aurretik abisatuz gero.
Informazioa eta izena emateko:
carteltopaketaaiara3