Datorren asteazkenean, maiatzak 18, 80 pertsona inguru, eskualdeko ikasleak, hezitzaileak eta ingurumeneko teknikariak, bildu ziren Arespalditzan Aiarako Kuadrillaren hirugarren Eskola Foro presentziala ospatzeko. Forora etorri ziren Fabian Legorburu, Laudio BHI, Lateorro Ikastetxea, Laudio Ikastola eta Laudioko La Milagrosa Ikastetxetako hala nola Mendiko Eskola, Zabaleko, Amurrioko Amaurre eta Aresketa Ikastoletako eta Aiarako Etxaurren Ikastolako ikasleak.
Arespalditzako plazara heldu zirenean, harrera egin zieten Encina Castresana Aiarako Kuadrillako lehendakari andreak eta Aiarako Gentza Alamillo alkateak.
Goizean zehar, lau talde aritu ziren Klimaren aldeko ekintza (ODS 13) 3. Garapen Jasangarrirako Helburua lantzen, biodibertsitatea, ur, energia kontsumoa eta udalerrietako zein hiri-bilbeko baliabideak, mugikortasuna eta birnaturalizazioa oinarri dituen ikuspuntutik.
Talde-lanaren amaieran, bertaratutako pertsona guztiak Udaleko udalbatza-aretoan bildu ziren Aiarako Kuadrillaren ingurumenarekiko euren konpromisoak eta hobekuntza proposamenak partekatzeko.
Ikasleek proposatutako proiektuen artean nabarmentzekoak dira bidegorri komunikaturako sare baten sorrera, energia berriztagarrien sustapena edo gure udalerrien biodibertsitatea ezagutzeko jardunaldien ospakizuna.
Ekitaldi hau udalerriko nekazari batek ekoitzitako tokiko sagar mota baten km0 zukuaren trago batekin amaitu zen.
2022-2023 datorren ikasturterako ildo beretik lanean jarraitzea aurreikusten da, ODS berri bat landuz, zehazki 7. a, “Energia eskuragarri eta ez kutsatzailea”.
Aiarako Kuadrillako Ingurumen sailak sustatutako proiektu honek, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren diru-laguntzarekin kontatzen du.


