ALBISTEAK

Martxoren 8a dela eta, Aiarako Kuadrillako deklarario instituzionala, Berdintasun Batzordean aho batez onartutakoa.

2019/03/05

Martxoren 8a dela eta, Aiarako Kuadrillako deklarario instituzionala, Berdintasun Batzordean aho batez onartutakoa. Deskargatu  

Gehiago irakurri

Aiarako kuadrillak “Aiaraldea Azokak eta Merkatuak” marka aurkeztu du

2019/02/28

Tokiko produktuekin, kalitatearekin eta prezio onarekin lotzen den irudi freskoa eta eguneratua duen logotipo bat diseinatu dute. Markaren xedeak, besteak beste, eskualdeko azoka eta merkatuak ezagutzera ematea; tokiko produktoreak, nekazariak eta artisauak ikusgai jartzea; eta Aiaraldea helmuga-turistiko gisa kokatzea dira. Arespalditza, 2019ko otsailaren 28a.- Aiarako Kuadrillak eskualdeko azokak eta merkatuak aztertu ditu horiek indartzeko eta […]

Gehiago irakurri

2019ko CUADRILLA DE AYALA-AIARAKO KUADRILLAREN ESKUALDEKO LAGUNTZEN DEIALDIA

2019/02/08

Helburua: laguntzak eskualdearentzat interesgarriak diren jarduerak eta programak antolatzeko, garatzeko eta gauzatzeko erabiliko dira. Jarduera horiek Kuadrilla osatzen duten bost udalerrietako edozeinetan egin beharko dira (Laudio, Amurrio, Aiara, Artziniega eta Okondo), edo, lurralde horretatik kanpo egiten badira, xede gisa izan behar dute Kuadrillaren eskualde-mailako interesa edo Kuadrilla bera sustatzea. Eskaera egiteko azken eguna: 2019ko apirilaren […]

Gehiago irakurri

Taller Museo Santxotena – Exposición de Belenes del Mundo en Artziniega-Alava

2018/12/11

“MUNDUKO JAIOTZAK” erakusketaren hogeigarren edizioa (Santxotena tailer-museoa) berritasun garrantzitsuz beteta dator: aurten, bost kontinenteetatik ekarritako 2.203 jaiotza egongo dira ikusgai, azken urteetan baino gehiago. Berritasunen artean, erakusketa honetarako bereziki diseinatutako jaiotza bat izango da; gainera, erakusketara doazen guztien artean zozkatuko da. Aurtengo erkidego izarra Galizia izango da, eta edizio honetarako bereziki egindako jaiotzak jarriko ditu […]

Gehiago irakurri

Aiaraldea Turismoa gizarte-sareetan da jada

2018/12/02

  Inguru magiko honetako baliabideen, kultura-ondarearen, gastronomiaren, Txakolinaren Ibilbidearen eta bidexken berri izan nahi baduzu, jarrai gaitzazu gure gizarte-sareetan. Aipatutako horiez guztiez gain, ekitaldiei, azokei eta inguruan egiten diren jarduerei buruzko informazioa ere izango duzu. Facebook, Twitter eta Instagramen gaude zure zain Aiaraldea Turismoa izenarekin. https://www.facebook.com/aiaraldeaturismoa/ https://twitter.com/aiaraldeatur https://www.instagram.com/aiaraldea_turismoa/

Gehiago irakurri