ALBISTEAK

Koronabirusa eta etxeko zaborrak

2020/11/10

Bizi dugun osasun-egoerari erreparatuta, etxeko hondakinekin kontu handiz ibili behar dugula gogorarazi nahi dizugu. Hondakinak kudeatzeko jarraibide batzuk uzten dizkizuegu, batez ere berrogeialdian dauden edo positibo eman duten pertsonen kasuan.

Gehiago irakurri

Amaitu da beira bilketa solidarioa

2020/11/05

Joan den astelehenean, azaroaren 2an, Laudioko Alberto Acero plazan jarritako “Recicla vidrio por ellas” kanpainako 2 edukiontziak kendu ziren. ECOVIDRIOrekin eta Sandra Ibarra Fundazioarekin batera gauzatutako lankidetza-kanpaina horri esker, Laudioko herritarrek beirazko 300 kilorekin bat egin dute bularreko minbiziaren aurkako borrokan. Aiarako Kuadrillak eta Laudioko Udalak herritarren laguntza eta elkartasuna eskertu nahi dute ekimen honetan.

Gehiago irakurri

Sendagai-hondakinen kudeaketa

2020/11/04

Medikamentuen kontsumoak gora egin duela eta zabor-poltsan presentzia handia duela ikusita, Aiarako Kuadrillak gogorarazi nahi dizu Aiarako Kuadrillako farmazia guztiek badituztela SIGRE bilketa-guneak, eta bertan honako sendagai-hondakin hauek utz ditzakegula: iraungita dauden sendagaiak, behar ez dituzun sendagaiak, sendagai-kutxa hutsak edo hondarrak dituztenak. Egin klik hemen dokumentua deskargatzeko.

Gehiago irakurri

Azaroko bolumen handiko bilketen egutegia

2020/11/02

Eskatu bilketa 900 101 476 doako telefonora deituz edo APP linea berdearen bidez. Utzi hondakinak zure udalerriari dagokion bilketa-egunaren bezperan. Gogoratu beste instalazio hauek ere erabil ditzakezula: Laudioko Garbigunea, Amurrioko Garbigunea eta Okondoko Puntu Garbia. Egin klik hemen dokumentua deskargatzeko.

Gehiago irakurri

Ekimen tailerrak ekintzaile eta enpresa txikientzat

2020/11/02

Aiaraldeako Kuadrillatik ekimen tailerrak antolatu ditugu oinarrizko ezagutza edukitzeko zure enpresaren kudeaketa hobetzeko edo ideia berri bat aurrera eramateko. Tailerrak azaroak 17, 19, 24 eta 26an izango dira goizeko 10:00etatik 14:00etara. Izena emateko 945891721 zenbakira deitu edo idatzi autoempleo@amurriobidean.org helbidera. Egin klik hemen dokumentua deskargatzeko.

Gehiago irakurri