ALBISTEAK

Euskal turismo-sektoreari eusteko 2021eko laguntzak

2021/02/04

Eusko Jaurlaritzak “Euskal turismo-sektoreari eusteko 2021eko laguntzak” izeneko deialdia argitaratu du Euskadiko turismo-sektoreko langile autonomo, mikroenpresa, enpresa txiki eta ertainentzat, baldin eta beren jarduerak mugatu badira COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko hartu diren neurrien ondorioz. Hauek dira pertsona eta erakunde onuradunak, besteak beste: turismo-ostatuak, turismo-erabilerako etxebizitza eta gelen titular diren pertsona juridikoak, bitartekaritzako turismo-enpresak, turismo-garraioko enpresak, […]

Gehiago irakurri

Otsaileko tamaina handiko hondakinen bilketa egutegia

2021/02/01

Eskatu bilketa 900 101 476 doako telefonora deituz edo APP linea berdearen bidez. Utzi hondakinak zure udalerriari dagokion bilketa-egunaren bezperan. Gogoratu beste instalazio hauek ere erabil ditzakezula: Laudioko Garbigunea, Amurrioko Garbigunea eta Okondoko Puntu Garbia. Egin klik hemen dokumentua deskargatzeko.

Gehiago irakurri

Aiarako Kuadrillako puntu berde mugikorraren zerbitzua indartu da

2021/01/12

Urtarriletik aurrera, Arabako Foru Aldundiak ematen duen puntu berde mugikorraren zerbitzua hilean behin izango da Artziniegan, Okondon eta Luiaondon, honako egun hauetan: Halanola zerbitzu hori hiru hilean behin emango da Aiarako eta Amurrioko gainerako administrazio-batzarretan eta Artziniegako gune sakabanatuetan. 2021erako bilketa-egutegi osoa Aiarako Kuadrillaren webgunean kontsulta daiteke. Zer hondakin bota daitezke? • Tamaina txikiko/ertaineko berrerabilgarriak, […]

Gehiago irakurri

Martxan dago erakunde arteko web-plataforma, EAEko turismoaren, ostalaritzaren eta merkataritzaren sektoreentzako laguntza publikoak biltzen dituena.

2020/12/30

Martxan dago jada erakunde arteko web-plataforma , Euskal Autonomia Erkidegoan turismoaren, ostalaritzaren eta merkataritzaren sektoreei laguntzeko abian jarri diren laguntza publiko guztiak biltzen dituena. Asmoa da hartzaileei euskal administrazioak bideratzen ari diren eta bideratu dituzten dirulaguntza eta bestelako laguntza guztietarako sarbidea erraztea. Plataforma laguntza horiek jasotzen joango da, oraindik aktibo daudenak bereizita, haien artean nabigatu ahal izatea erraza eta azkarra izan dadin. Informazio gehiagorako, […]

Gehiago irakurri

Urtarrileko tamaina handiko hondakinen bilketa egutegia

2020/12/30

Kontuz urtarrilaren 1 eta 6ko jai egunek eragiten dituzten aldaketekin. Eskatu bilketa 900 101 476 doako telefonora deituz edo APP linea berdearen bidez. Utzi hondakinak zure udalerriari dagokion bilketa-egunaren bezperan. Gogoratu beste instalazio hauek ere erabil ditzakezula: Laudioko Garbigunea, Amurrioko Garbigunea eta Okondoko Puntu Garbia. Egin klik hemen dokumentua deskargatzeko.

Gehiago irakurri