Amurrio Bidean plataformak lehenengo enpleguaren espress kit formatua atera du, lana bilatzen ari diren Aiarako Kuadrillako bizilagunei laguntzeko lanean jarraitzeko.
Ikasketak amaitu ondoren lehen lana bilatzen ari diren profesional gazteenentzat oso garrantzitsuak diren ikaskuntzak errepasatzen ditu programak. Honako hauek dira: hazkunde pertsonala, autoezagutza eta enplegua bilatzeko beharrezko tresnak diseinatzen hastea, curriculuma, sare profesionaletako profilak edo bilatzaileak. Lana bilatzeko estrategia berbideratu nahi duten eta ekintza-plana eta beharrezko euskarriak (CV, sare sozialetako profilak edo bilatzaileak) eguneratu behar dituzten pertsonek ere parte hartu ahal izango dute.
Tailer horiek ekainaren 6tik 10era egingo dira, Amurrio Bidean enpresaren instalazioetan, 09:30etik 13:30era.
Izena emateko formularioa: https://forms.gle/RjJXyUezGPdKD9ui6
945891721 telefonoa, WhatsApp edo dei bidez.
Informazio gehiago Amurrio Bidean webgunean, hemen klikatuz.
