• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to primary sidebar
  • Skip to footer

Cuadrilla de Ayala - Aiarako Kuadrilla

  • Castellano
  • Euskara
  • Hasiera
  • Albisteak
  • Kuadrilla
    • Arabako Kuadrillak
    • Kokapena eta historia
    • Funtzioak eta zerbitzuak
    • Antolakuntza
      • Organoak
      • Eguitura Politikoa
    • Udalerriak
    • Zerbitzu eta baliabideen gida
    • Heraldika
  • Zerbitzuak
    • Euskara
    • Gazteria
    • Dinamizazio Sociokulturala
    • Berdintasuna
    • Ekonomia Sustapena
    • Kontratatzailearen profila
    • Herritarraren Ataria
  • Gardentasuna
    • Aktak
  • Egoitza Elektronikoa
  • Turismoa
  • Harremanetarako
ImageImage
Dinamización sociocultural / Etxe berdeen sare berria Aiarako Kuadrillan

Etxe berdeen sare berria Aiarako Kuadrillan

Aiarako Kuadrillak proiektu berri batean parte hartzera gonbidatzen zaitu. Proiektu horrek koadrilako 25 etxe berdez osatutako sare bat ehundu nahi du, beste kuadrilletako beste etxe batzuekin batera motore gisa jardun dezaten etxe barruko ohiturak hobetzeko bidean.

Vital Fundazioak Arabako Kuadrilla guztietan bultzatutako ingurumen-hezkuntzako programa da, eta eguneroko erabakiek eta ohiturek ingurumenean eta gizartean duten eraginagatik kezkatuta dauden familiak inplikatzea du helburu. Doakoa da eta informazio-, kontzientziazio- eta sentsibilizazio-kanpainen eta hezkuntza-kanpainen bidez antolatzen da.

Lehen edizio honetan 120 familia izatera iritsi nahi da, eta horietatik 25 Aiarako Kuadrillakoak izango dira, etxebizitza-tipologia desberdinak irudikatuta (pisuak eta familia bakarrekoak); etxebizitzen tamaina eta berokuntza-sistemak, etab.

Familiei etxeko kudeaketa arduratsuagoa lortzeko aldaketa-prozesuan laguntzea da: uraren eta energiaren etxeko kontsumoaren autokontrola sustatuz, aurrezteko neurriak eta jokabideak sartuz eta erosketa etikoagoa eta ekologikoagoa egiten lagunduz.

Lurralde mailako lehen esperientzia honetan, programa urteko hiru ediziotan egitea planteatzen da: lehenengoan, parte-hartzaileek beren etxeetan ur eta energia kantitate esanguratsua aurrezteko eta beren hondakinen kudeaketa egokia egiteko erronkari aurre egiten diote; esperientziarekin jarraitu nahi dutenei beren etxeetan kontsumitzeko errespetuzko modu bat proposatuko zaie; eta, amaitzeko, tailer eta jarduera praktikoak egingo dira, proposatutako bi edizioetan sakontzeko eta lanean jarraitzeko.

Izena emateko deitu 945 776 858 telefonora datorren apirilaren 22a baino lehen. Informazio gehiago: https://medioambiente.fundacionvital.eus/eu/etxe-berdeak-araba

Anima zaitez eta parte har ezazu gure eskualdearen eraldaketan!

Primary Sidebar

Categorías

  • Berdintasuna
  • Blog
  • Dinamización sociocultural
  • Ekonomia sustapena
  • Euskera
  • Juventud
  • Medio ambiente
  • Merkataritza
  • Ostalaritza
  • Turismo
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu

Footer

Azken albisteak

  • Aiarako Kuadrillak eskualdeko gaztetxoentzako aisialdi programa antolatu du apirilaren 6tik 9ra bitartean, online eta zuzeneko proposamen anitzekin.
  • Aiarako Kuadrillak ingurumen-boluntarioak aktibatzen ditu
  • Etxe berdeen sare berria Aiarako Kuadrillan
Helbidea
Elespide auzoa, 2
01476 ARESPALDITZA
Telefonoa: 945 39 91 22

Jarraitu

Copyright © 2021 Cuadrilla de Ayala - Aiarako Kuadrilla