Azaroaren 27an, Beldur Barik Aiaraldea Lehiaketaren sari banaketa egin zen Orozkon. Bertara hurbildu ziren aurtengo irabazleak, Aiaraldeko eskoletakoak. Egoera dela eta, ezin izan ziren irabazle guztiak egon, euren ordezkariak baizik, eta gainerakoek streamingean jarraitu zuten sari-banaketa.
Hala ere, giro aparta sortu zen ekitaldian. Orozkoko alkateak eman zuen ongi-etorria eta Aiaraldeko udalerrietako eta Kuadrillako ordezkariek banatu zituzten sariak.
Zorionak irabazle eta parte hartu duten guztiei, eta jarraitu dezagun indarkeria matxistari aurre egiten, betiere, Beldur Barik jarrerarekin.