Arespalditzan, apirilaren 9an. Aiarako Kuadrillak eskualdeko interesgune turistikoak ezagutaraziko ditu Basque Fest festibalean, euskal kulturaren festa handian. Hil honetako 18tik 20ra bitartean izango da, Bilbon. Areatzan egongo den stand baten bidez, bertaratzen diren pertsona guztiek askotariko informazioa eskuratu ahalko dute: txakolinaren bidea, ingurune natural paregabeaz gozatzeko mendi-bidexkak eta bestelako ibilbideak, museoak, ondarea… Halaber, egun horietan […]