Aiarako Kuadrillak, Eusko Jaurlaritzako GARAPEN EKONOMIKO, IRAUNKORTASUN ETA INGURUMEN SAILAREN diru-laguntza lortu du, 3.500 eta 25.000 euroko laguntzekin, hurrenez hurren, eskualdeko 2030 eskola-agendaren proiektuaren garapenari jarraipena emateko eta etorkizun laburrean edukiontzietarako sarbide elektronikoa kontrolatzeko sistema bat ezartzeko. Sistema hori oinarritzat hartuko da sorreraren araberako tasa sistema berri bat definitzeko.
Diru-laguntza horiei esker, Aiarako Kuadrillak aurrera egiten jarraituko du bere ingurumen-arloarentzat ibilbide oparoa duten bi lan-ildotan: ingurumen-sentsibilizazioan eta materia organikoaren bilketan. Laster ohiko itxieratik itxiera elektronikora jauzi egitea espero da (organikoa eta errefusa frakzioetan). Azken proiektu hori pixkanaka hedatuko da datozen hilabeteetan.
CARTEL-AGENDA-ESCOLAR-COMARCAL-2030-_1_