Beldur Barik programaren 2022. urteko edizioa abian jarri da, gazteen artean indarkeria matxista prebenitzeko programa, Emakunderen, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundien eta EUDELen arteko lankidetzaren emaitza.
Eskura jarri dute honako materiala deskargatzeko, jaietan errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarrerak sustatzeko helburuarekin:
- Gazteentzako informazio-liburuxka bat: “Eraso sexistarik gabeko egunak eta gauak”
- Eta erasorik gabeko festen aldeko kartel bat.
Beraz, jaietan ere, eraso matxistarik ez!
Aiarako Kuadrilla
