Aiarako Kuadrillak 240.000 € bideratuko ditu Kuadrillan eta Urduñako udalerrian kokatutako enpresek egindako kontratazioetarako dirulaguntzara. Kontratatutako pertsonek eskualdean bizi behar dute. Laguntza horiek Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuaren finantzaketa dute.
Eskabideak Aiarako Kuadrillaren Egoitza Elektronikoan aurkeztuko dira, 2021eko urtarrilaren 11tik 2021eko apirilaren 12ra bitartean.
Hemen aurkituko dituzu eskabide bakoitzaren oinarriak eta aurkeztu beharreko dokumentuak. Eskatzailearen datuak, kontratu datuak eta jarraibideak.
Edozein zalantza edo argibide Aiarako Kuadrillaren Ekonomia Sustapeneko Zerbitzuan, 945 39 91 22 telefonoan edo helbide elektroniko honetan: cayala.gianfranco@ayto.araba.eus