Aiarako Kuadrilla – Cuadrilla de Ayala tranpak eta produktuak emango ditu bihartik aurrera Aiara, Artziniega eta Okondo udalerrietan liztor beltza segidako bigarren tranpa-kanpaina gauzatzeko.
Interesatuek tranpak eta produktua jaso ahal izango dituzte apirilaren 7, 8 eta 11ean 12:00etatik 14:00etara Arespalditzako Emakumeeen Gelan.
Ontzia eta produktua entregatuko dira. Produktua jasotzeko, botila edo pote txiki batekin joan beharko dute interesatuek.
Behin kanpaina amaituta, maiatzaren 10ean, pertsonek beren harrapaketen emaitzak entregatu beharko dituzte.
Anima zaitez eta parte hartu.
