Azaroaren 13an, Reforean, Amurrioko Udalak eta Aiarako Kuadrillak Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan antolatutako Eskualdeko Berdintasun Topaketa egingo da.
10:00etan hasiko da ekitaldia, erakundeen aurkezpenarekin. Topaketaren helburuak eta landu beharreko gaiak landuko dira.
11:00ak inguruan, gai hau jorratuko da: “Hurbiletik bizi dugunean, zelan jokatu kasu baten aurrean?”, eta 12:00etan atsedena egingo da kafe bat hartzeko.
Atsedenaldiaren ondoren, 12:30ean, autodefentsa feministaren txanda izango da, eta 13:30ean, “Ahotsa eman eta indarkeriak erreparatzen” gaia jorratuko da. Erreparazio ekitza 14:00etan izango da: “Guk sinesten dizugu!”. Ordu-erdi geroago, ekitaldia amaitzeko, luntxa izango da.
Jarduera hau Laiako programazioaren barruan egiten da.
