Gaur egungo egoera ikusita, Aiarako Kuadrillak erabaki du 2020ko martxoaren 16tik, astelehena, Kuadrillan herritarrei aurrez aurreko arreta etetea COVID-19ren hedapenaren aurkako prebentzio-neurri gisa.
Ondorioz, eta une horretatik aurrera, eskaerei honela erantzungo zaie:
- Aiarako Kuadrillaren web-orriaren bidez: https://www.cuadrilladeayala.eus
- Telefonoa 945 39 91 22
- Edo helbide elektroniko hauen bidez:
JENDEARENTZAKO ARRETA OROKORRA ETA HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK BILTZEKO ZERBITZUAREN ABISUAK: cayala.ibon@ayto.araba.eus
PRESIDENTEA: cayala.encina@ayto.araba.eus
Gerentea: cayala.virginia@ayto.araba.eus
Ingurumen Zerbitzua (Hondakinak): cayala.leire@ayto.araba.eus
Euskara zerbitzua: cayala.alberto@ayto.araba.eus
Kultura eta kirol zerbitzua: cayala.cultura@gmail.com
Berdintasun zerbitzua: cayala.miren@ayto.araba.eus
Ekonomia eta turismoa sustatzeko zerbitzua: cayala.gianfranco@ayto.araba.eus
Oinarrizko gizarte-zerbitzua cayala.alba@ayto.araba.eus
Neurri horren bidez, Kuadrillak ez du kezka, ezinegona edo alarmismorik eragin nahi. Guztiz kontrakoa, prebentzio- eta euste-neurriak dira.
Bestalde, herritarrei gogorarazten zaie Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ezarritako gomendioak arduraz bete behar direla, prebentzio-neurri gisa. Pertsona guztien ardura da egoera horri aurrea hartzeko neurriak hartzea.
AIARAKO KUADRILLAKO PRESIDENTEA
Sin: Encina Castresana Astarloa