“MUNDUKO JAIOTZAK” erakusketaren hogeigarren edizioa (Santxotena tailer-museoa) berritasun garrantzitsuz beteta dator: aurten, bost kontinenteetatik ekarritako 2.203 jaiotza egongo dira ikusgai, azken urteetan baino gehiago.
Berritasunen artean, erakusketa honetarako bereziki diseinatutako jaiotza bat izango da; gainera, erakusketara doazen guztien artean zozkatuko da.
Aurtengo erkidego izarra Galizia izango da, eta edizio honetarako bereziki egindako jaiotzak jarriko ditu ikusgai. Hango artisauek ogi- mamiarekin, kakorratz-lanarekin, portzelanarekin eta bestelakoekin egin dituzte jaiotzak, beren jantzi, musika eta ohiturekin. Galiziako lau probintzien ordezkaritza egongo da.