{"id":5811,"date":"2024-03-08T10:05:03","date_gmt":"2024-03-08T09:05:03","guid":{"rendered":"https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/?p=5811"},"modified":"2024-03-08T10:07:59","modified_gmt":"2024-03-08T09:07:59","slug":"5811","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/eu\/5811\/","title":{"rendered":"Aiaraldeko Kuadrillaren adierazpen instituzionala Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna. 2024"},"content":{"rendered":"<div class=\"page\" title=\"Page 1\">\n<div class=\"layoutArea\">\n<div class=\"column\">\n<p>Emakumeen nazioarteko egun honetan, bidezkoa da gure gizarteak historian zehar eraldaketa feministak eragin dituzten emakumeen belaunaldiekiko zorra aitortzea, bai genero-agindu eta genero-estereotipoen aurkako erresistentzietan, bai mugimendu feministaren borroka kolektiboetan.<\/p>\n<p>Sistema patriarkalak emakumeen ideiak ikusezin bihurtu ditu eta haien aktibismo politiko eta soziala ukatu ditu, beraien aldarrikapenak isilaraziz eta komunitateen aldeko lorpenen ebidentziak ezabatuz. Gainera, sistematikoki ezkutatu dira jatorri eta tradizio kultural desberdinetako emakumeen, emakume arrazializatuen, lesbianen, dibertsitate funtzionala duten emakumeen eta adineko emakumeen ekarpenak.<\/p>\n<p>Zehazki, arreta jartzen dugu adineko emakumeen egungo belaunaldian, sistematikoki estereotipatua eta diskriminatua den belaunaldi horretan, sozialki garrantzirik gabekoa bihurtu duten horretan. Gainera, ikusezintasun hori ahulezia handiagoko egoerak ezkutatzen ari da, hala nola prekarietatea eta pobretzea, nahi ez den bakardadea, osasun-arazoak eta indarkeria matxista motak.<\/p>\n<p>Emakumeen ahalduntze-prozesuak tradizio teoriko, politiko eta filosofiko feminista baten oinordekotzat hartzea eskatzen du. Horregatik, adineko emakumeek dituzten jakinduriak eta errealitatearen ikuspegi kritikoa balioestea lagungarria da memoria historikoa erreparatzeko. Konponketa horrek aukera ematen digu gure aurreko emakumeak ezagutzeko eta iragana, oraina eta etorkizuna lotuko dituen belaunaldien arteko transmisioa bermatzeko.<\/p>\n<p>Martxoaren 8an, emakumeen nazioarteko eguna dela eta, erakunde ezberdinek eskura ditugun estrategia eta mekanismo guztiak sustatu behar ditugu, genealogia feminista ikusarazteko eta emakumeekin historian izandako ahanzturak konpontzeko.<\/p>\n<p>Udalok eta kuadrillok, herritarrengandik hurbilen dauden erakundeak garenez, aukera eta ardura dugu, toki-eremuan, emakumeen belaunaldien historia berreskuratzeko eta emakumeek eta borroka feministek udalerrien bizitzari eman dioten balioa aitortzeko, adineko emakumeen egungo belaunalditik hasita. Beraz, Aiaraldeko Kuadrillak konpromiso hauek hartzen ditu:<\/p>\n<p>\u25cf Emakumeen <strong>memoria historikoa aitortu eta berreskuratuko<\/strong> duten proiektuak garatzea, genealogia sortze prozesu honetan garrantzitsuak dira istorio indibidualak. Baina ezinbestekoa hauek memoria kolektiboan eta mugimendu feministaren baitan izan duten eragina.<\/p>\n<p>\u25cf Une historiko bakoitzean, tradizio eta ingurune kultural guztietan, sistemarekiko erresistentzia eta erantzuna artikulatu duten <strong>mugimendu feministak aintzatesten<\/strong> laguntzea.<\/p>\n<div class=\"page\" title=\"Page 2\">\n<div class=\"layoutArea\">\n<div class=\"column\">\n<p>\u25cf \u00a0Ezagutzak eta esperientziak trukatzeko <strong>belaunaldien arteko topaketa- eta elkarrizketa<\/strong>-guneak babestea, ahalduntze feministarako eta adin eta baldintza desberdinetako emakumeen aliantzarako guneak izan daitezen.<\/p>\n<p>\u25cf \u00a0<strong>Emakumeen ikusgarritasun soziala<\/strong> sustatu eta aldi berean aitortu haien ekarpena, transmisioa eta sostengua belaunaldi gazteei. Ezinbestekoa da emakume hauei ahizpatasunetik eraiki dutena aitortzea. Ikusgarritasuna ezinbestean ikuspegi intersekzionaletik etorri behar da, bereziki, adineko emakumeena, bere aniztasun osoan, eta emakumeen zahartzaroari buruz , gizartean, nagusi den irudia eraldatuz, adinean eta estereotipoetan oinarrituta.<\/p>\n<p>\u25cf \u00a0Adineko emakumeek esparru publikoan dituzten esperientzietan eta <strong>harreman- eta partaidetza-moduetan<\/strong> arreta berezia jarriko duten proiektuak bultzatzea, haien aniztasun osoan.<\/p>\n<p>\u25cf \u00a0Errenta baxuenak dituzten <strong>adineko emakumeei<\/strong>, bereziki alargunei, <strong>ahalduntze ekonomikoa<\/strong> bermatuko dieten diru-sarreren eta pentsioen eskaera babestea, eskumena duten erakundeen aurrean, eta konpentsazio-neurriak aztertu eta artikulatzea.<\/p>\n<p>\u25cf \u00a0Adineko emakumeentzat, bereziki alargunentzat, dauden <strong>laguntza eta prestazio ekonomikoak<\/strong> ezagutaraztea.<\/p>\n<p>\u25cf \u00a0Zaintzaileei laguntzeko sareak sortu eta harremanetan jarraitu zerbitzua ematen duten erakundeekin etxez etxeko zerbitzua indartzea eskatzeko.<\/p>\n<p>\u25cf \u00a0Zaintza sistema publiko-komunitarioa garatzea. Honek aldaketa kultural bat dakar berarekin batera (Gizonei ardura eskatu, hezkidetza sustatu, zaintza kulturaren kontzeptua jorratu eta pedagogia garatu).<\/p>\n<p>\u25cf \u00a0Udal-eskumeneko <strong>laguntza- eta zaintza-zerbitzu publikoak<\/strong> indartzea beren herrietan, adineko emakumeei autonomia eta aktibismoa mantentzea ahalbidetzeko.<\/p>\n<p>\u25cf \u00a0Adineko emakumeen aurkako <strong>indarkeria matxistaren eragina<\/strong> eta hura gauzatzeko <strong>moduak ikertzea<\/strong> eta horietan sakontzea, emakume horien errealitatera eta beharretara egokitutako erantzunak artikulatzeko.<\/p>\n<p>\u25cf \u00a0BERDINSAREA sarearen bidez, EUDELen eta Emakunderen laguntzarekin, udalerriak emakumeen tokiko <strong>memoria berreskuratzeko<\/strong> abian jartzen ari diren <strong>ekimenak ezagutaraztea eta ikusaraztea.<\/strong><\/p>\n<p>\u25cf \u00a0Mugimendu Feministak herrietan bultzatuko dituen dinamikekin bat egiten jarraitzea eta Martxoak 8ko deialdiak babestea, herritarrei bertaratzeko deia eginez.<\/p>\n<p>\u25cf \u00a0Mugimendu Feministak bidezko eta berdintasunezko gizartea lortzeko egindako eta egiten duen ekarpena eta lana aitortu ez ezik erakunde publikoetatik neurriko erantzunak ematen jarraitzea.<\/p>\n<p><img  title=\"\" decoding=\"async\" class=\"alignleft wp-image-5807 size-large lazyload\" data-src=\"https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/03\/AIARALDEA-3-724x1024.png\"  alt=\"AIARALDEA-3-724x1024 Aiaraldeko Kuadrillaren adierazpen instituzionala Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna. 2024\"  width=\"724\" height=\"1024\" data-srcset=\"https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/03\/AIARALDEA-3-724x1024.png 724w, https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/03\/AIARALDEA-3-212x300.png 212w, https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/03\/AIARALDEA-3-768x1086.png 768w, https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/03\/AIARALDEA-3-1086x1536.png 1086w, https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/03\/AIARALDEA-3.png 1414w\" data-sizes=\"(max-width: 724px) 100vw, 724px\" src=\"data:image\/svg+xml;base64,PHN2ZyB3aWR0aD0iMSIgaGVpZ2h0PSIxIiB4bWxucz0iaHR0cDovL3d3dy53My5vcmcvMjAwMC9zdmciPjwvc3ZnPg==\" style=\"--smush-placeholder-width: 724px; --smush-placeholder-aspect-ratio: 724\/1024;\" \/><\/p>\n<\/div>\n<\/div>\n<\/div>\n<\/div>\n<\/div>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Emakumeen nazioarteko egun honetan, bidezkoa da gure gizarteak historian zehar eraldaketa feministak eragin dituzten emakumeen belaunaldiekiko zorra aitortzea, bai genero-agindu eta genero-estereotipoen aurkako erresistentzietan, bai mugimendu feministaren borroka kolektiboetan. Sistema patriarkalak emakumeen ideiak ikusezin bihurtu ditu eta haien aktibismo politiko eta soziala ukatu ditu, beraien aldarrikapenak isilaraziz eta komunitateen aldeko lorpenen ebidentziak ezabatuz. Gainera, sistematikoki [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":8,"featured_media":5807,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[16],"tags":[],"class_list":{"0":"post-5811","1":"post","2":"type-post","3":"status-publish","4":"format-standard","5":"has-post-thumbnail","7":"category-berdintasuna","8":"entry"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5811","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/8"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5811"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5811\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5815,"href":"https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5811\/revisions\/5815"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5807"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5811"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5811"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5811"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}