{"id":7594,"date":"2025-12-03T08:12:39","date_gmt":"2025-12-03T07:12:39","guid":{"rendered":"https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/?p=7594"},"modified":"2025-12-03T08:12:39","modified_gmt":"2025-12-03T07:12:39","slug":"abenduak-3-euskararen-nazioarteko-egunaren-adierazpena","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/eu\/abenduak-3-euskararen-nazioarteko-egunaren-adierazpena\/","title":{"rendered":"Abenduak 3. Euskararen Nazioarteko Egunaren adierazpena"},"content":{"rendered":"<h3>Euskara ZUGAN, NIGAN, GUGAN<\/h3>\n<p>Euskarak bide luzea egin du.<\/p>\n<p>Luzeena, agian, Europa zaharrean.<\/p>\n<p>Eta hala ere, bere bidea ez da amaitu: bizirik dirau, hazi eta berritzen ari da.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Zein da sekretua?<\/p>\n<p>Zein indar, zein ilusio izan da gure hizkuntza gaur arte ekarri duena?<\/p>\n<p>Milaka urte, milaka pertsona, milaka amets eta ahalegin.<\/p>\n<p>Norbanakoen indar isilak, belaunaldiz belaunaldi, gure hizkuntza zaharra gazte bihurtu du.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Debekuen aurrean, eutsi genuen.<\/p>\n<p>Isilaraztearen aurrean, hitza berreskuratu genuen.<\/p>\n<p>Euskara, gure zaharren hizkuntza izatetik, gazteen hizkuntza izatera pasa da.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Argi-izpi berri hauekin marraztuko dugu etorkizuna.<\/p>\n<p>Euskararentzat aukera berriak zabalik daude.<\/p>\n<p>Hazi eta berritu dadin lanean ari gara.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Bizi garen mundu nahasi eta aldakor honek, ordea, zaildu egiten du komunitatearen indarra eta zentzua.<\/p>\n<p>Hiztun-komunitatea ez da berez mantentzen.<\/p>\n<p>Zaindu, elikatu eta piztu egin behar da.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Horregatik, unea da.<\/p>\n<p>Euskararen erabilerarako eta transmisiorako bide berriak jorratzeko unea.<\/p>\n<p>Aisialditik lan munduraino, eta norbanakotik erakundeetaraino, euskaraz hitz egiteko gune erosoak sortzeko unea.<\/p>\n<p>Belaunaldi berrien artean euskararen transmisioa indartzeko unea.<\/p>\n<p>Euskararen ezagutza zabaltzeko unea.<\/p>\n<p>Erabilera sustatuko duten ingurune biziak zaindu eta berriak \u00a0irabazteko unea.<\/p>\n<p>Euskararen biziberritze-prozesuari segurtasuna emateko indarrak biltzeko\u00a0 eta urrats berriak eta ausartak egiteko unea.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Asko dugu egiteko, badugu zer hobetu.<\/p>\n<p>Eta prest gaude!<\/p>\n<p>Euskaraz dakiten eta oraindik ez dakitenekin batera.<\/p>\n<p>Elkarrekin egiteko.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Eskerrik beroena urte luzez euskara bizi, euskaraz bizi eta biziarazi dutenei.<\/p>\n<p>Zuen lan isilak ekarri gaitu honaino, eta etorkizunak oraindik ere zuen beharra du.<\/p>\n<p>Pozetik, atxikimendutik, ilusioz eta emozio positiboetatik abiatuta, euskarari distira emateko,<\/p>\n<p>Eta euskara guztion hizkuntza bihurtzeko.<\/p>\n<p>Euskara da!<\/p>\n<p>Guztiontzat da.<\/p>\n<p>Euskara ezagutzen ez dutenentzat ere, ate berri bat da.<\/p>\n<p>Batzen gaituen hizkuntza bat.<\/p>\n<p>Elkar ulertzeko gonbidapen bat.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Mundu berri bat irekitzen zaio euskarari.<\/p>\n<p>Eta euskararekin, edonori.<\/p>\n<p>Ate berriak zabaldu eta lur zoru berriak landuko\u00a0 ditugu, denon artean.<\/p>\n<p>Hazi emankorragoak ditugu lur berria ereiteko.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Atzeak erakuts diezagula aurrea nola dantzatu.<\/p>\n<p>Norberetik hasita egingo dugu bidea.<\/p>\n<p>Guztion baitan baitago euskararen jauzia.<\/p>\n<p>Zugan, nigan, gugan .<\/p>\n<p>Aurreko guztia kontuan harturik,<\/p>\n<p>2025eko Euskararen egunean, gugandik abiatuta, ondorengo konpromiso hauek hartzen ditu Aiaraldeko Kuadrillak:<\/p>\n<ul>\n<li>Udal eta eskualde politiketan euskara erdigunean jartzea.<\/li>\n<li>Hizkuntza politikan atzera urratsik ez egitea.<\/li>\n<li>Euskarak behar duen jauzian Kuadrillari dagokiona egitea, eta horretarako bitartekoak jartzea.<\/li>\n<\/ul>\n<p><img  title=\"\" decoding=\"async\" class=\"alignleft size-full wp-image-7595 lazyload\" data-src=\"https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/Euskararen-eguna-2025-1.png\"  alt=\"Euskararen-eguna-2025-1 Abenduak 3. Euskararen Nazioarteko Egunaren adierazpena\"  width=\"1080\" height=\"1350\" data-srcset=\"https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/Euskararen-eguna-2025-1.png 1080w, https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/Euskararen-eguna-2025-1-240x300.png 240w, https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/Euskararen-eguna-2025-1-819x1024.png 819w, https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/Euskararen-eguna-2025-1-768x960.png 768w\" data-sizes=\"(max-width: 1080px) 100vw, 1080px\" src=\"data:image\/svg+xml;base64,PHN2ZyB3aWR0aD0iMSIgaGVpZ2h0PSIxIiB4bWxucz0iaHR0cDovL3d3dy53My5vcmcvMjAwMC9zdmciPjwvc3ZnPg==\" style=\"--smush-placeholder-width: 1080px; --smush-placeholder-aspect-ratio: 1080\/1350;\" \/><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Euskara ZUGAN, NIGAN, GUGAN Euskarak bide luzea egin du. Luzeena, agian, Europa zaharrean. Eta hala ere, bere bidea ez da amaitu: bizirik dirau, hazi eta berritzen ari da. &nbsp; Zein da sekretua? Zein indar, zein ilusio izan da gure hizkuntza gaur arte ekarri duena? Milaka urte, milaka pertsona, milaka amets eta ahalegin. Norbanakoen indar isilak, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":8,"featured_media":7595,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[14],"tags":[],"class_list":{"0":"post-7594","1":"post","2":"type-post","3":"status-publish","4":"format-standard","5":"has-post-thumbnail","7":"category-uncategorized-eu","8":"entry"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7594","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/8"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=7594"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7594\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":7597,"href":"https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7594\/revisions\/7597"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/7595"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=7594"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=7594"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=7594"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}