{"id":7804,"date":"2026-03-08T09:00:20","date_gmt":"2026-03-08T08:00:20","guid":{"rendered":"https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/?p=7804"},"modified":"2026-03-06T13:49:23","modified_gmt":"2026-03-06T12:49:23","slug":"martxoak-8-emakumeen-nazioarteko-egunaren-adierazpen-instituzionala","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/eu\/martxoak-8-emakumeen-nazioarteko-egunaren-adierazpen-instituzionala\/","title":{"rendered":"Martxoak 8- Emakumeen Nazioarteko Egunaren  adierazpen instituzionala"},"content":{"rendered":"<p>Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorrarekin dugun konpromisoa irmoki berresten dugu. Printzipio demokratiko hori ukaezina da, eta gizarte justu, aske eta kohesionatu baten funtsezko zutabea.<\/p>\n<p>Gaur, ahotsa irmo altxatzen dugu berdintasuna defendatzeko eta aldarrikatzeko, bere diskurtsoa zokoratzen eta zalantzan jartzen ari baita komunikabideetan, sare sozialetan eta, modu kezkagarrian, giza harremanetarako eguneroko espazioetan.<\/p>\n<p>Historian zehar berdintasunaren aurrerapenen aurrean gertatu den bezala,\u00a0 mugimendu antifeminista baten goraldian gaude gaur egun, diskurtso erreakzionario eta misoginoetan adierazten dena.\u00a0 Narratiba horiek oinarrizko konkistak zalantzan jartzea, nahasmendua sortzea eta indarkeria matxistaren existentzia deslegitimatzea bilatzen dute.\u00a0 <strong>Diskurtso antifeministak<\/strong> erasoaldi politiko eta kolektiboki antolatua osatzen dute, eta eztabaida publikoan ezin dira beste iritzi bat bezala onartu .<\/p>\n<p>Berdintasunaren defentsa ez da aukera bat, ezta ideologia bat ere: <strong>giza eskubide unibertsala da, aitortua eta babestua<\/strong>. Hamarkadetan kolektiboki borrokatuz eta lan eginez lortu duten eskubidea da emakumeek, mugimendu feministak, erakundeek eta pertsona aliatuek, batez ere, diskriminazioa desagerrarazteko, askatasunak zabaltzeko eta guztientzako aukerak bermatzeko<\/p>\n<p>Berdintasunean hezten duen, estereotipoak baztertzen dituen eta errespetuan, askatasunean eta duintasunean oinarritutako harremanak sustatzen dituen gizartea aldarrikatzen dugu;\u00a0 baita indarkeria matxistaren biktimak eta bizirik atera direnak\u00a0 aintzat hartzen, laguntzen eta entzuten dituena ere. Izan ere, ozen eta garbi esaten dugu <strong>berdintasunik gabe ez dagoela erabateko demokraziarik, eta indarkeria matxista desagerrarazi gabe, ez dagoela guztiontzako askatasunik.<\/strong><\/p>\n<p>Martxoaren 8an, euskal udalek eta kuadrillek dei egiten diegu herritar guztiei eta erakunde guztiei batuta eta elkartuta\u00a0 irmo egon gaitezen <strong>lortutako eskubideak\u00a0 defendatzeko<\/strong> eta , atzera pausurik gabe, berdintasun erreal eta eraginkorrerantz aurrera egiten jarraitzeko.<\/p>\n<p>Horregatik, Aiaraldeko Kuadrillak konpromiso hauek hartzen ditu:<\/p>\n<ul>\n<li>Aiaraldeko Kuadrilla osatzen duten udalerrietan taldeak sor daitezen sustatzea, <strong>diskurtso misogino eta antifeministei aurre egiteko<\/strong>\u00a0 eta informazio faltsuen hedapena desaktibatzen laguntzeko.<\/li>\n<li>Eskualdeko eta tokiko eremutik <strong>lehentasunezko<\/strong> kolektiboekin esku hartzea, haien jarrera antifeministak eta maskulinitate toxikoak desmuntatzeko.<\/li>\n<li><strong>Erresistentzia-aliantzak<\/strong> sustatzea bost herrietako talde feminista, Berdintasunaren aldeko Foroarekin eta tokiko beste eragileekin, jarrera antifeministak identifikatzeko eta eteteko bizikidetza-espazioetan eta komunitate birtualetan.<\/li>\n<li><strong>Baliabideak eta egiturak <\/strong>zaintzea eta babestea, <strong>gure udalerrietan berdintasun-politikek aurrera egiten jarrai dezaten.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>Dei egiten diegu herritarrei bat egin dezaten Martxoak 8-Emakumeen Nazioarteko Eguneantokian-tokian antolatzen diren deialdi eta aldarrikapenekin.<\/strong><\/p>\n<p><img  title=\"\" decoding=\"async\" class=\"alignleft size-full wp-image-7802 lazyload\" data-src=\"https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/03\/Anadir-un-subtitulo-10.png\"  alt=\"Anadir-un-subtitulo-10 Martxoak 8- Emakumeen Nazioarteko Egunaren  adierazpen instituzionala\"  width=\"1080\" height=\"1350\" data-srcset=\"https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/03\/Anadir-un-subtitulo-10.png 1080w, https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/03\/Anadir-un-subtitulo-10-240x300.png 240w, https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/03\/Anadir-un-subtitulo-10-819x1024.png 819w, https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/03\/Anadir-un-subtitulo-10-768x960.png 768w\" data-sizes=\"(max-width: 1080px) 100vw, 1080px\" src=\"data:image\/svg+xml;base64,PHN2ZyB3aWR0aD0iMSIgaGVpZ2h0PSIxIiB4bWxucz0iaHR0cDovL3d3dy53My5vcmcvMjAwMC9zdmciPjwvc3ZnPg==\" style=\"--smush-placeholder-width: 1080px; --smush-placeholder-aspect-ratio: 1080\/1350;\" \/><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorrarekin dugun konpromisoa irmoki berresten dugu. Printzipio demokratiko hori ukaezina da, eta gizarte justu, aske eta kohesionatu baten funtsezko zutabea. Gaur, ahotsa irmo altxatzen dugu berdintasuna defendatzeko eta aldarrikatzeko, bere diskurtsoa zokoratzen eta zalantzan jartzen ari baita komunikabideetan, sare sozialetan eta, modu kezkagarrian, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":8,"featured_media":7802,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[14],"tags":[],"class_list":{"0":"post-7804","1":"post","2":"type-post","3":"status-publish","4":"format-standard","5":"has-post-thumbnail","7":"category-uncategorized-eu","8":"entry"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7804","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/8"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=7804"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7804\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":7805,"href":"https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7804\/revisions\/7805"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/7802"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=7804"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=7804"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.cuadrilladeayala.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=7804"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}