
Aiarako Kuadrillako Berdintasun Zerbitzuaren helburua da genero-ikuspegia instituzionalizatzea, eta, horretarako, dagozkion aldaketak eta hobekuntzak bideratzea. Modu horretan, lan-prozesuak aldatu nahi dira, prozesu berriak sistematizatu eta genero-ikuspegia Kuadrillako jarduera guztietan etengabe eta pixkanaka sartu.
Berdintasunaren eremuan hobetzeko eta lantzeko eremua handia da, eta, ildo horretan, Berdintasun Zerbitzu mankomunatuak laguntza teknikoa eskaintzen die Aiarako, Artziniegako eta Okondoko udalei, udal berdintasun-planetan jasotako ekintzak ezar ditzaten. Modu berean, jarduerak koordinatzen ditu Kuadrillako gainerako berdintasun-zerbitzuekin. Laguntza teknikoa udalerrietako elkarteei ere eskaintzen die, genero-ikuspegia haien ekintzetan sartzen joan ahal izan dezaten.
Azpimarratu behar da plangintza udalerrietako, eskualdeko, lurraldeko eta autonomia-erkidegoko berdintasun-politiken arabera egiten dela.
Dokumentuak
Harremanetarako informazioa
Telefonoa: 686 587 889
Emaila: cayala.miren@ayto.araba.eus
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8: 00etatik 15: 00etara