HONDAKINAK BILTZEA
Aiarako Kuadrillako hiri hondakinen kudeaketak Arabako hiri hondakinen prebentzio eta kudeaketa planaren (2017-2030) eta EAEko hondakinen prebentzio eta kudeaketa planaren (2030) jarraibideei jarraitzen die.
Hondakin jakin bat nora joan behar den zalantzarik baduzu, sartu Arabako Foru Aldundiaren InfoRecikla webgunean. Han, hondakin bakoitzari buruzko informazioa aurkitu daiteke, zer egin eta non utzi.
Edukiontzietako bilketa
Edukiontziak bildu, mantendu eta garbitzeko programen menpe daude, herritarrek bete gabeko edukiontziak eta kontserbazio eta garbiketa baldintza egokietan izan ditzaten.
ORGANIKA

Zer utzi
Janari prestatu eta prestatu gabeen hondakin organikoak, sukaldeko papera eta ezpain-zapiak, lorategiko hondakinak, etab.
Nola utzi
Giltza/txartela erabili edukiontzia irekitzeko eta biohondakinak poltsa konpostagarrian uzteko.
Oraindik beharrezko materiala ez baduzu, eskatu zure kita (kuboa, poltsak eta giltza) helbide elektroniko honen bidez: cayala.medioambiental@ayto.araba.eus
PAPERA ETA KARTOIA

Zer utzi
Folletos, propaganda, hojas de papel, periódicos, revistas y cartón
Liburuxkak, propaganda, paperezko orriak, egunkariak, aldizkariak eta kartoia
Nola utzi
Birziklatu ondo tolestutako papera eta kartoia, grapa, eraztun eta abarren metalezko hondakinik gabe. Ez da plastikozko poltsarik erabili behar.
BEIRA

Zer utzi
Beirazko botilak, potoak eta flaskoak. Ez dira ispiluak, bonbillak, fluoreszenteak, baxera eta kristalak utzi behar.
Nola utzi
Birziklatu beira tapoirik gabe, eta ez erabili poltsarik.
ONTZIAK

Zer utzi
Plastikozko ontziak, hala nola garbigarriak, edariak, etab.Metalezko ontziak, hala nola kontserba-latak eta sprayak. Brick motako ontziak
Ez utzi ontziak ez diren plastikorik edo objektu metalikorik.
Nola utzi
Ontziek hutsik eta tolestuta egon behar dira, airea eta haien bolumena murrizteko.
BERRERABILGARRIAK

Zer utzi
Produktu eta tresnak, hala nola arropa eta ehun-osagarriak, liburuak, jostailuak, tresna elektriko txikiak, etab.
Berrerabili ezin diren gauzak egoera txarrean ez uztea.
Nola utzi
Behar bezala itxitako poltsa batean utzi edukiontzian.
OLIOA

Zer utzi
Sukaldeko olio erabilia.
Ez utzi autoko oliorik edo olio industrialik.
Nola utzi
Plastikozko botiletan utzi.
Ez erabili beirazko ontzirik.
HONDAKINAK

Zer utzi
Birziklatu ezin diren produktuak
Nola utzi
Potsa itxi batean
Tamaina handiko hondakinen bilketa
Tamaina handiko gauzak biltzeko zerbitzua eskaintzen du Kuadrillak bost udalerri mankomunatuetan. Hondakin horiek, beren bolumen eta/edo izaeragatik, ezin dira kaleko oinean jarritako edukiontzietan utzi; beraz, horiek biltzeko, hurbilen dagoen edukiontziaren ondoan utzi behar dira, Línea Verde aplikazioaren bidez jakinarazi ondoren, edo 900 101 476 doako zenbakian. Tamaina handiko edo bestelako hondakinetarako, erabili garbigunea.
Bilketa hileko egun hauetan eginen da udalerri bakoitzean:
Egun hori jaieguna bada, hurrengo egunean egingo da bilketa, igande eta bestelako jaiegunetan izan ezik. Deposizioa bilketa egin aurreko arratsaldean egin behar da, eta aldez aurretik jakinarazi behar da Línea Verde aplikazioaren edo 900 101 476 doako zenbakiaren bidez. Esate baterako, Laudion astearteetan eta ostegunetan biltzen badira, astelehen edo asteazken arratsaldean utziko dira hondakinak, App eta doako telefono bidez abisua eman ondoren.
Beste bilketa batzuk
Aiarako Koadrilak ere pilak eta CDak jasotzeko zerbitzua eskaintzen du udalerri guztietako zentro eta saltokietan.
Aiarako udalerrian, merkataritza-establezimenduak, kultura-etxea, ludoteka, Kzgunea, Etxaurren Ikastola, zaharren egoitza, udaletxea eta Luiaondoko udal-bulegoa dira bilketa-puntuak.
Artziniegan, bilketa hau merkataritza establezimenduetan, zaharren egoitzan, kultur etxean, liburutegian, Kzgunean eta Udaletxean egin daiteke.
Era berean, Okondon pilak eta CDak denda, kultur etxe, zaharren egoitza eta udaletxean eman daitezke.
Laudio eta Amurrioko udalerrietako bilketa-puntuak honako esteka hauetan kontsulta daitezke: Laudio eta Amurrio.
Era berean, eskualde horretan minipuntu-ekoguneen sare bat dago bost udalerritan banatuta, eta bertan pilak, CDak, gailu elektriko eta elektronikoak, bonbillak eta kartutxoak utz daitezke.
Aiarako Kuadrillako puntu txikien kokapenen zerrenda kontsultatu.
Gainera, Kuadrilak hildako etxeko animaliak eta erabiltzen ez diren ibilgailuak biltzeko zerbitzua eskaintzen du ere.
Beste bilketa-gune batzuk
-
- Laudioko Garbigunea, Arantzar auzoa z/g. Astelehenetik larunbatera 8:00etatik 20:00etara
- Okondoko landagune garbia, Villachican, hilerriaren ondoan. Aldez aurretik Okondoko udaletxean eskatu behar da giltza, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
- Puntu berde mugikorra. Zerbitzu ibiltaria da, eta etxeko mota guztietako hondakin bereziak biltzen ditu: bonbillak, fluoreszenteak, aerosolak, kartutxoak, etab. Kontsultatu 2023ko egutegia.
Aiarako Kuadrillako bilketa-zerbitzuekin zerikusia duen edozein arazotarako, mesedez, eman abisua Línea Verde aplikazioaren bidez, edo 900 101 476 doako zenbakiaren bidez.