
Zerbitzu honen helburua da pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzea, balioak, jarrerak eta pentsaerak aldatzea lortzea, gizarte-egiturak aldatzearren, eta norbanakoaren, taldearen, udalaren eta eskualde osoaren ongizatea lortzea. Horretarako, kultura, gizarte, aisialdi, hezkuntza, prestakuntza, jolas eta kirol mailako esku-hartze proiektuak antolatu eta sustatuko dira, haien interesak, nahiak eta eskariak asetzeko, mankomunitate-mailan nahiz toki-erakunde zehatzen mailan.
Kasu honetan, zerbitzu soziokulturala Aiarako, Artziniegako eta Okondoko Udaletako udal-bulegoek eskaintzen dute. Eta Aiaraldeko Kuadrilla osatzen duten udalerriei dagokienez, berriz, zerbitzua haien Udaletan dauden arloekin etengabeko lankidetza bezala aurkezten da.
Zerbitzu soziokulturalak aipatu udalerri bakoitzean banaka antolatutako jarduerez eta programez gain, jarduera mankomunatuak ere antolatzen dira, eta horietan Aiaraldeko Kuadrilla osatzen duten bost udalerrik laguntzen eta parte hartzen dute. Beraz, eskualdean bizi diren pertsona guztientzat irekita daude; esate baterako, “Aiaraldeko Kuadrillako Adinekoen Topaketa”.
Dinamizazio soziokulturaleko zerbitzuaren helburua Udalen, kolektibo sozialen eta norbanakoen eskariak artatzea denez, laguntza ematen zaie eskualdeko elkarte soziokulturalei eta informazioa eta aholkularitza behar duten herritarrei.
- Aiaraldeko Kuadrillako adinekoen topaketa – 2014.
- Aiaraldeko Kuadrillako adinekoen topaketa- 2015.
- Aiaraldeko Kuadrillako adinekoen topaketa – 2016.
- Aiaraldeko Kuadrillako adinekoen topaketa – 2017.
- Aiaraldeko Kuadrillako adinekoen topaketa – 2018.
- Aiaraldeko Kuadrillako adinekoen topaketa – 2019.
- Aiaraldeko Kuadrillako adinekoen topaketa – 2022.
- Aiaraldeko Kuadrillako adinekoen topaketa – 2023.
Telefonoa: 945 399 122
Emaila: kultura@aiaraldea.org
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00etara.



