Hemen ez dugu xahutzen. No despilfarramos
Aiarako Kuadrillak, 5 udalekin batera, eta AEKO eta Zabaia Landa Garapeneko Elkartearen babesarekin, sentsibilizazio-kanpaina bat martxan jarri du eskualdearen HORECA kanalaren barne dauden eta elikagai eta produktu freskoak saltzen dituzten establezimenduentzat. Helburua, eskualdeko elikagaien xahutzea murriztea da, sektore honetan 42,5kg/pertsona/urtekoa baita.
Elikagaien xahutzea murrizteko, kanpaina honek atxikitutako establezimenduen elikagai galerak eta xahuketa neurtu nahi ditu kuantifikazio-fitxa baten bidez. Fitxa hau astebetez bete behar da 2023-ko lehenengo hiruhilabetekoaren hasieran eta, bigarren aldi batean bigarren hiruhilabetean. Ondoren, informazio hau Aiarako Kuadrillara helaraziko zaio eta lortutako datuetan oinarrituta, establezimenduei aholkularitza eta laguntza eskainiko zaie galerak eta hondakinak prebenitzeko plan bat lantzeko. Plan hau derrigorrezkoa izango da 2023 indarrean sartuko den Elikagaien galerak eta hondakinak prebenitzeko legea betetzeko. Halaber, lege honen arabera, establezimenduak xahuketaren autodiagnostiko bat jaso behar du, baita galeren murrizketa eta elikagaien xahuketa bermatzen duen neurriak ere. Era berea, Kuadrillak parte-hartzaileei lege honek ekarritako erabilera-lehentasunen hierarkia jarraitzera lagunduko die.
Atxikitutako establezimenduak bereizgarri bat izango dute kanpainan parte hartzen dutela jakinarazteko. Gainera, eskualdeko sare sozial eta web guneen bidez, publizitatea ere egingo zaie. 2023ko lehenengo hurihilabetearen bukaeran, Aiaraldeko herritarren parte hartzea bilatuko da, sare eta tuper berrerabilgarriak eta tuper konpostagarrien banaketaren bitartez. Honen helburua, bezeroek erabilera bakarreko poltsak eta ontziak erabiltzeari uztea eta kontsumitu ez dituzten elikagaiak etxera eramateko aukera izatea. Kanpainaren esparruan banatutako materialak erabiltzen dituzten herritarrek, kanpainan atxikitutako establezimenduetan erabiltzeko 50€-ko 20 baleko zoztetan sartuko dira.
Kanpaina zozketarekin amaituko da, ondoren honen ebaluaketa burutzen delarik. Hala ere, espero dugu ekimen hau puntu eta jarraipen bat besterik ez izatea, eta HORECA kanaleko gizarte-eragileen, administrazioaren eta herritarren artean ekintza eta lankidetza berriak bultzatzeko balio izatea. Elikadura-hondakinak prebenitzeak mesedea egiten dio gure poltsikoari, gure kontzientziei eta ingurumenari.
Kanpaina honek Vital Fundazioaren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren diru-laguntza du.
OSTALARITZAKO KUANTIFIKAZIO FITXA
ELIKADURAKO KUANTIFIKAZIO FITXA
ZOZKETAN PARTE HARTZEKO OINARRIAK