
Aiaraldeko Kuadrillako Euskara Zerbitzuaren helburu orokorrak hauek dira:
- Euskararen ezagutza eta erabilera bultzatzea haren ardurapeko administrazioen barne-eremuan (Aiaraldeko Kuadrilla eta Aiarako, Artziniegako eta Okondoko udalak) euskararen erabilerarako aurreikusitako planak diseinatuz eta ezarriz.
- Euskararen ezagutza eta erabilera bultzatzea aipatutako 4 administrazioen kanpoko jarduera-eremuan, hainbat ekimenen bitartez, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planaren marko orokorrean: udal-ekimenak 3 udalerri txikienetan, alde batetik, eta eskualde edota udalerri mailako ekimenak, bestetik, gainerako euskara-zerbitzuekin koordinaturik.
Aiaraldeko Kuadrilla_Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana_2023-2027
Aiaraldeko Euskaltegiak
Laudioko Udal Euskaltegia
Telefonoa: 651 70 31 17
Emaila: laudio.ue@euskalnet.net
Helbidea: Latiorro 8 (EPA eraikina)
(01400 Laudio).
Berbots Euskaltegia (AEK)
Telefonoa: 94 672 67 22
Emaila: laudio@aek.eus
Helbidea: Zubiaur, 5 (Laudio).
Amurrioko AEK Euskaltegia
Telefonoa: 945 892 334
Emaila: amurrio@aek.eus
Helbidea: Mendiko, 15 (Amurrio).
Udal-bekak
5 Udaletako bakoitzak euskara ikasteko bere beka-sistema propioa du. Informazio gehiago aurkituko duzu dagokien Euskara Zerbitzuetan:
Aiara, Artziniega, Okondo (Kuadrillako Euskara Zerbitzua):
Telefonoa: 945 39 91 22
Emaila: euskara@aiaraldea.org
Amurrio:
Telefonoa: 945 891 161
Emaila: bmendiguren@amurrio.eus
Laudio:
Telefonoa: 94 403 48 90
Emaila: euskara@laudio.eus
HABEren bekak
HABEren web orrialdean, informazio baliagarria aurkituko duzu ikasteko beken, azterketen, material didaktikoaren eta abarren inguruan.
Berbalagun
Berbalagun programaren helburua da euskara ikasten ari diren edo erraztasun handiagoa behar duten pertsonen ahozko gaitasuna hobetzea. Era horretan, hitz egiteko talde txikiak eratzen dira hainbat jardueraren inguruan, eta, bertan, euskaraz errazago hitz egiten duten pertsonen laguntza izaten da.
Aiaraldeko Berbalagun programari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazu eskualdeko euskara-zerbitzuetara: aiaraldea@aek.eus eta http://aiaraldea.blogspot.com.
***Ikasturte berrirako (2023-2024) matrikulazio
kanpaina abian da. Irailean zehar, ikasturte berriko
taldeak osatzeko deialdiak egingo ditugu, eta bertan parte hartzera animatzen zaitugu.
- Arabako Foru Aldundia.
- Eusko Jaurlaritza.
- HABE.
- Berbalagun.
- Euskaltzaleen Topagunea.
- Euskaltzaindia.
- Hiztegia.
Telefonoa: 945 399 122
Emaila: cayala.euskara@ayto.araba.eus
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00etara



