Garraioa
Gaur egun, Aiarako Kuadrilla garraio publikoko konexioen bidez konektatuta dago, bai autobusez, bai trenez.
AlavaBus
Gaur egun, Araba Buseko bi linea erregular daude eskualdean zehar:
15. linea: Gasteiz – Amurrio – Laudio
Ordutegi berria Alavabuseko 15. linean urriaren 30etik aurrera
16. linea: Artziniega – Amurrio – Laudio – Okondo
Ordutegi berria Alavabuseko 16. linean urriaren 30etik aurrera
Eskualdeko garraio-zerbitzua
Arabako Foru Aldundiak eskaintzen duen zerbitzu hau gure kuadrillako hainbat eremutan dago erabilgarri, Amurrio, Arespaldiza eta Amurrio eta Urduña lineetan dauden zonak estaliz (informazio zehatza Araba Busen orrian). Hala, eskualdeko garraioaren helburua da landagune txikiak eta oinarrizko zerbitzuak (anbulatorioak eta dendak, esaterako) dauden eskualde-burualdeak modu erregularrean lotzea.
Zerbitzu horretaz baliatzeko, bidaia erreserbatu behar da Álava Busen webgunearen bidez edo 945182060 telefonoaren bidez. Telefono hori astelehenetik ostiralera dago erabilgarri, 7:30etik 20:00etara eta larunbatetan 8:00etatik 15:00etara.
Linea erregularrei eta eskualdeko garraio-zerbitzuari buruzko informazio gehiago Alavabusen webgunearen bidez.
Bizkaibus
Gaur egun, hiru linea iristen dira eskualdera:
3341 linea: Bilbo – Sodupe – Arespalditza / Arespaldiza
3342 linea: Bilbo – Sodupe – Artziniega
3641 linea: Nerbioi Garaia/Alto Nervión – Arrigorriaga – Galdakaoko Ospitalea
Eskualdean zehar edo eskualdera iristen diren lineen inguruko informazio gehiago: Bizkaibus lineak
Renfe
Era berean, Renfe Aldirias-en eskutik iristen da trena Kuadrillara. Aldiriko C3 linearen bidez, Laudio, Aiala eta Amurrio udalerriak Bilbo eta Urduñarekin lotzen ditu.
Frekuentziei buruzko informazioa Renferen webgunean kontsultatu.
Bataz gain, Barik erabil daiteke Kuadrillatik igarotzen diren garraiobide guztietan, Bus eta Eskualdeko Garraioaren foru lineak barne.
Neguko bidezaintza
Aiarako Kuadrillak Aiarako eskualdean elurra kentzeko 4 ekipo koordinatzen eta haien jarraipena egiten du.
Aiarako Kuadrillako neguko bidezaintza zerbitzua erakunde honen eta Arabako Foru Aldundiko Herri Lan eta Garraio Sailaren artean 2006an sinatutako hitzarmenaren bidez garatzen da.
Informazio gehiago eta telefonoak
- Aiarako Kuadrilla: 8:00etatik 20:00etara, telefono hauetan:
- 945 399 122
- 677 566 284
- Email: cayala.aintzane@ayto.araba.eus
Arabako Foru Aldundiko Errepideak Kontrolatzeko Zentroa: Eguneko 24 orduetan telefono hauetan:
Arabako errepideen egoera:
Eusko Jaurlaritza
Nafarroako Foru Komunitatea
Trafiko Zuzendaritza Nagusia
Aurreikuspen klimatologikoak