Aiarako Kuadrillak 2030 Agendaren bidez ezarritako GJHak jarraitu nahi ditu. Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda pertsonen, planetaren eta oparotasunaren aldeko ekintza-plana da, eta bake unibertsala eta justiziarako sarbidea indartzeko asmoa ere badu.
GIHak (Garapen Jasangarrirako Helburuak) ekintzarako deialdi unibertsala dira, pobreziari amaiera emateko, planeta babesteko eta mundu osoko pertsonen bizitzak eta etorkizuna hobetzeko. 2015ean, Nazio Batuetako estatu kide guztiek 17 helburu onartu zituzten Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren barruan, eta 15 urteko epean helburuak lortzeko plan bat ezarri zen.
Kuadrilla mailan, eskualdeko ikastetxe guztietako 2030eko Eskola Agenda gauzatzen da. Ingurumen-hezkuntzako proiektu bat da, GJHen esparruan, tokiko arazo eko-sozialak eta globalak konpontzeko beharrezkoak diren gaitasunak eta konpromisoak garatzeko, eta ikastetxean eta ingurunean ekintza eraldatzaileak sustatzeko.