Gaur goizean egin da Amurrioko Reforren Aiara Industrial LABeko Enpresen lehen Foroa. Proiektua Aiaralderako Berehalako Jarduera Planean (BJP) sartzen da, eta bere mugarri garrantzitsuenetariko batera iritsi da; hots, Aiaraldeko Enpresa Traktoreen Foroa.
Foroko presidente Jon de Lapatzak eta Aiaraldeko Kuadrillako lehendakari Encina Castresanak egin diote ongietorria bertaratutako enpresei.
Foroaren deialdiaren helburuak argiak dira: eskualdeko industria-ehunarentzat eta garapen-agentzientzat lankidetza-foroa ezartzea, beharrak planteatzea eta Aiaraldeko garapen lehiakorra sustatzeko beharrezko proiektuak bultzatzea eta berrikuntza irekia eta ekintzailetza sustatzeko baliabide espezifikoak erabiltzea.
Aiara Industrial Lab Zentroak lankidetza-eskema bat garatzen du eskualdeko enpresa eta beste eragile ekonomiko batzuekin; horretarako, foro iraunkorrak eta lanerako talde espezifikoak erabiltzen ditu, horien premiak eta erantzunak identifikatzearren, betiere eskualdeko lehiakortasuna hobetze aldera.
Foroa, gutxi gorabehera, 60 egunez behin deituko da, baina lantalde operatiboak sortu ahala, deialdiak gutxitzen joango dira. Antolakuntzari dagokionean, lortu nahi da parte-hartzaileen kopuru operatiboa izatea, ordezkagarritasuna ziurtatzea, bilera orokorra aurreikustea, parte hartu nahi duten enpresentzat irekia izatea eta lantaldeak sortzea.






