EUSKARALDIA abian da maiatzaren 15etik 25era! 🔵 Jantzi egunero zure Ahobizi 👄 edo Belarriprest 👂 txapa! 🔵 Gogoratu, beti… ✅ Lehen hitza euskaraz ✅ Ulertzen duenarekin jarraitu euskaraz ✅ Euskaldunak euskaldunekin euskaraz!
Euskera
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2024. Aiaraldeko KuadrillaREN MANIFESTUA
Aiaraldeko Euskararen ehuntze-komunitatea Etenik gabe ekinean dabilen euskararen eragile nagusia Bat, eta bat, eta bat, eta beste bat… bi, gehi beste bat… gehiketa da gaigintza, txirikordan dabiltzan harien ehuna sortzen dugun bat eta bakar kolektiboak. Gaigintza da gehiketa kolektibo txirikordatua. Ehungintzaren artea. Ehundarron mugimendua. Ari eta ari, hariak gurutzatuz bidegurutzeetan. Ebakidura eta loturak hari fin […]
“Ikasi giro onean!” 2023/2024 euskaltegietako kanpainaren hasiera
Aiaraldeko Kuadrillako euskaltegietan abian da matrikulazio prozesu berri bat. Gure asmoa da herritar guztiak euskeraren bere ikasketa hasi edo berreskuratzera gonbidatzea, horregatik, “Ikasi giro onean!” ekimen berri honekin bat egitera animatzen zaituztegu. Klaseak urrian hasiko dira eta urtero bezala, euskaltegiek ikasitakoa praktikatzeko aukera, mintzalagun proiektua, kultura jarduerak, ibilaldiak, etab. eskainiko dituzte… Ikasi giro onean! Matrikulazioak […]
Aiaraldeko Kuadrillak, bertako 5 udalekin eta Arabako Foru Aldundiarekin elkarlanean ikastaroa eskainiko die eskualdeko aisialdiko begiraleei
Aiaraldeko Kuadrillak, bertako 5 udalekin eta Arabako Foru Aldundiarekin elkarlanean, NOLA SOZIALIZATU EUSKARAREN ERABILERA AIARALDEKO UDALEKUETAN? 2 orduko ikastaroa egiteko 3 aukera desberdin eskainiko die eskualdeko aisialdiko begiraleei. Aipatutako ikastaroa egin ahal izango dute ekainaren 14an eta 27an Luiaondon, eta uztailaren 3an Amurrion. Interesa duten begiraleek, Aiaraldeko Kuadrillaren cayala.alberto@ayto.araba.eus e-postara bidali beharko dituzte segidako datuok: […]
“BETIKOA. GERTUKOA. ESKATU EUSKARAZ, ESKAINI EUSKARAZ”
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak merkataritzan eta ostalaritzan euskara sustatzeko kanpaina aurkeztu du 2021eko azaroaren 17an. Kanpainaren helburua tokiko merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera sustatzea eta merkatari-ostalari nahiz bezero euskaldunak aktibatzea da. Gure denda edo tabernetan maiz entzuten dugu “Jarri betikoa”; konfiantzazko harremana dela adierazten digu esaldi horrek, gertukoa, betikoa… Honela, euskara egunerokotasunean […]
Batu euskarara! Merezi du ikastea eta erabiltzea!
Aiaraldeko Kuadrillak 2021-22 ikasturtean eskualdeko euskaltegietan izena emateko kanpaina zabaldu du. Zazpi bideotan informazio nagusia eta Aiaraldeko euskaltegietako hainbat ikasle eta irakasleren mezuak jaso dira. https://drive.google.com/drive/folders/1HGWfHhMv0AwqhaLjPXGCT1VqFhp7Wbw4?usp=sharing



