Aiara Fest jaialdia dela eta, Aiaraldeko Kuadrillak Amurrioko Udalaren eskutik, hondakinen gaikako bilketa sustatuko du. Modu honetan, Aiaraldeko Kuadrillako hondakinak biltzeko zerbitzuak lagundu egiten dio jaialdiari, ohiko zerbitzua indartzen duelarik, aurreikusitako hondakinen sorrerari erantzuteko.
Horretarako, hogeita hamar edukiontzi eta hainbat edukierako kuboak kokatu dira, sortutako hondakinak gaika biltzeko helburuarekin. Halaber, bilketa zerbitzuak indartu egingo dira maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean.




