GAIAk koordinatuko duen Acelera Pyme Bulegoak Aiaraldeko Kuadrillako Eteei lagundu nahi die Eraldaketa Digitalean.
Helburu nagusia da Eteen eta autonomoen Eraldaketa Digitala bultzatzea, hedapen- eta aholkularitza-jarduerak koordinatuz.
Kudeatzaileak Eteak bideratu eta gidatu beharko ditu erronken aurrean teknologia egokienak erabiltzeko, eta digitalizaziorako ekintza-planak egituratzen eta denboran kokatzen lagundu beharko die, horien segimenduaz ere arduratuz.
Ezinbesteko baldintzak: unibertsitate-titulazioa, edo CFGS eta proiektuen kudeaketarako gaitasuna. Hainbat esparru eta espazioetan antolatzeko, komunikatzeko, harremanak izateko eta aliantzak bilatzeko gaitasuna. Maila aurreratua gaztelaniaz, ingelesez eta euskaraz.
Baloratu beharreko baldintzak: ezagutza partekatzeko eta ikasteko motibazioa eta jarrera. Sektore teknologikoa ezagutzea. Edozein proiekturi heldu ahal izateko ezagutzak diziplina ezberdinetan. Behatzeko eta aztertzeko gaitasuna, eteen eraldaketa digitalarekin lotutako aukerak detektatzeko eta bultzatzeko eta digitalizazio-proiektuak bultzatzeko deialdietan orientatu ahal izateko.
Esperientzia: 12-36 hilabete
Hautagaiek beren CV bidali beharko diote bi hauetako bati urtarrilaren 31 baino lehen: Cristina Urtiaga – urtiaga@gaia.es edo Oihana Arrieta – arrieta@gaia.es. Gaian honako hau adierazi behar da: Aiarako APB.




