Aiaraldeko Kuadrillak inklusioarekin eta kulturarekin duen konpromisoa agerian geratuko da berriz ere ekainaren 27tik 29ra, “Enkajamos” ikuskizunerako zuzeneko bere laguntzarekin. Azirkarte eta Ikiriki elkarteek, dibertsitate funtzionala duten pertsonekin lan egiten duten bi entitate erreferenteek, antolatutako 6. Udako Zeharkaldiak Arabako gizarte zerbitzuetako jardunbide egokien BeBai 2025 saria jaso du. Ekimen honek Aiaraldeko Kuadrillaren finantzazioarekin eta Aiara, Artziniega zein Okondo udalen lankidetzarekin kontatzen du.
Ekaineko azken asteburuan, “Enkajamos” ikuskizunak artez, ilusioz eta dibertimenduz beteko ditu gure eskualdeko hainbat gune. Malabarismoak, akrobaziak, clown eta oreka dakartzan ikuskizun hau aniztasun funtzionala duten 18 eta 25 urte bitarteko hogei bat artista gaztek interpretatuko dute. Gainera, gazte hauek eszenografia, musika eta jantzien sorkuntzan aktiboki parte hartu dute.
Jardueren agenda honakoa da:
- Ostirala, ekainak 27. Arespalditza. Adingabeentzako (8-12 urte) zirku tailerra Igerilekuetan 19.00etan.
- Larunbata, ekainak 28. Artziniega. “Enkajamos” taldearen emanaldia Igerilekuetan 19.00etan.
- Igandea, ekainak 29. Okondo. Biraren amaiera Igerilekuetako emanaldiarekin 18.00etan.
Proiektu honen deigarriena da bira oinez egingo dela, astoekin batera. Herri batetik besterako ibilaldia egunero egingo dute, goizeko 10etan. Ostiralean, Amurrioko parketik Etxaurreneraino. Larunbatean Añestik Artziniegaraino eta igandean Artziniegatik Zuhatzaraino. Urtero bezala, astoek gizarte osorako zabalik dagoen landa-ibilaldiaren erritmoa markatuko dute.
2017tik, Azirkarte zirku sozialarekin ari da lanean, inklusiorako eta ahalduntzerako tresna gisa, dibertsitate funtzionala duten pertsonen parte-hartze aktiboa sustatuz jarduera fisiko eta sortzaileetan. Irabazi-asmorik gabeko elkarte honek, zein bokazio soziala duten hezitzaileek osatzen duten, kolektibo horren potentziala agerian uzten duten ekintzak bultzatzen ditu eta beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzen da praktika horiek sustatzeko. Bestalde, Ikiriki elkarte eta osasun-zentro bat da, eta esku-hartze sozial, hezitzaile eta terapeutikoa eskaintzen du, zaldiekin lagundutako eta naturarekin lotura duten praktiken bidez, banaka zein taldeka.
Laura Fernández Fernándezek, Aiaraldeko Kuadrillako Kultura eta Gizarte Ongizate Arloko arduradunak, proiektu honen garrantzia azpimarratu du ”kultura gizartea eraldatzeko tresna izan daitekeela eta izan behar duela erakusteko adibide gisa. Honelako ekimenak babestea ez da artearen aldeko apustu soil bat, izan ere, haien trebetasunak alde batera utzita, pertsona guztien inklusioaren, ikusgarritasunaren eta duintasunaren aldeko apustua ere bada”, adierazi du. Fernandezek, gainera, proiektuaren ikuspegi berritzailea azpimarratu nahi izan du: “Azirkartek eta Ikirikik proposatzen duten zirku sozialak adierazpen artistikoa, natura eta bizikidetza uztartzen ditu, eta ikuspegi gizatiar eta eraldatzaile sakon batetik egiten du”.
Ordezkari instituizionalak halaber esker ona adierazi die inplikazioagatik “eskualdeko toki entitateei eta, urtez urte, ikuskizunetik askoz haratago doan zeharkaldiarekin bat egiten duten pertsonei. Esperientzia kolektibo honek arrastoa uzten du zeharkatzen dituen herrietan eta bertan parte hartzen dutenengan”.





