2022ko uztailetik 2023ko urtarrilera burututako programa amaitu eta gero, Aiaraldeko Kuadrillak berriro 16 pertsona kontratatuko ditu datozen sei hilabetetarako, Lanbideren programa honen bitartez: “Berroreka eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak. Kolektibo ahulak”. Tokiko ekimen hau Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean sartzen da, eta Europar Batasunaren Next Generation Berreskuratze Funtsen finantzaketa du. Helburu nagusia da kolektibo ahul eta/edo bazterkeria arriskuan daudenei enplegurako prestakuntza eskaintzea.
Eskainitako postuetarako iragarkiak Lanbiden argitaratuko dira otsailaren 8tik 19ra bitartean, eta kontratazioak Laudio, Artziniega, Aiara eta Okondo udalerrietarako egingo dira, horietan garatuko baita programa zonaren arabera lan-profil ezberdinekin. Laudion, 8 pertsona kontratatuko dira, eta Artziniega, Aiara eta Okondorako 8 pertsona guztira, denak ere 45 urtetik gorakoak.
Egin beharreko lanak askotarikoak izango dira; hala nola, lorezaintza, sastrakak garbitzea, pintura, hiriko altzarien mantentze-lanak eta antzekoak. Kontratuak 6 hilabetekoak izango dira, %75eko lanaldiarekin, eta derrigorrezko prestakuntza ere egin beharko dute (zeharkako gaitasunei buruzkoa, 80 ordukoa, eta banakako lan-orientaziokoa, 10 ordukoa), lanalditik kanpo eta ordaindu GABE, 6 hilabeteko programan zehar.
LAUDIO
LOREZAINTZAKO LAGUNTZAILEA KODEA: 162023001545
ERAIKUNTZAKO PEOIA KODEA: 162023001607
ARTZINIEGA, AIARA ETA OKONDO



