Atzo, urtarrilak 16, Aiaraldeko Kuadrillako Gobernu Batzordea bildu zen, eta 2023ko aurrekontuan onartu zituzten. Oraingoan, ez da aurkako botorik egon, eta soilik bi talde abstenitu dira.
Era berean, aho batez onartu zuten gai oso garrantzitsu bat; hala nola, Hondakinak jasotzeko kontratuaren luzapena. Kuadrillako hiri-hondakinak kudeatzeko Zerbitzu mankomunatua 2006an jarri zen abian, eta gure eskualdeko kontsumo-ohiturak ez ezik, sentsibilizazio-arloan egindako ahalegina ere islatzen ditu.



