Aiaraldeko Kuadrillak eskualdeko ekintzaile eta enpresa txikientzako prestakuntza abian jarri du, Vital fundazioaren diru-laguntzarekin.
Eskualdeko enpresa txikiek eta pertsona ekintzaileek beren negozioen intereseko arloetan dituzten ezagutzak hobetuko dituzte, eta, gainera, eskualdeko ekintzaile baten esperientzia ezagutuko dute, saio bakoitza eskualdeko enpresa batean egiten baita. Enpresa horrek bere instalazioak erakutsiko ditu eta bere esperientzia azalduko du. Prestakuntza amaitu ondoren, bisita bat egingo da jardunaldia egingo den enpresara, bertako produktuak dastatuz.
Prestakuntza-saioak 16:00etatik 18:30era bitartean egingo dira hiru leku ezberdinetan. Lehen prestakuntza, Gehitu zure salmentak eta nola erakarri bezero berriak, azaroaren 16an egingo da Soloitza Gaztandegian (Arespalditza); bigarrena, Definitu eta jakinarazi zure balio-proposamena, azaroaren 23an egingo da Artomaña Upategian; eta azkena, Negoziatu VS Tratua egin. Negoziatzeko artea, amore eman gabe, azaroaren 29an egingo da Laudioko El lío jatetxean.
Informazio gehiago nahi izanez gero edo izena emateko, jarri harremanetan honako hauekin:
- Amurrio Bidean. Telefonoa: 945891721, edo e-maila: autoempleo@amurriobidean.org
- Laudio Garapen Agentzia. Telefonoa: 944 03 4980, edo e-maila: garapenagentzia@laudio.eus
- ADR Zabaia. Telefonoa: 945 105226, edo e-maila: info@zabaia.eus




