2022an eta 2023an gauzatutako programak modu positiboan amaitu ondoren, Aiaraldeko Kuadrillak 32 pertsona kontratatuko ditu datozen sei hilabetetan zehar Lanbideko “Berrorekarako eta ekitaterako lurralde proiektu berriak. Lehentasunezko arretako kolektiboak” programa baliatuz. Bere helburu nagusia izango da kolektibo zaurgarriei eta/edo esklusio arriskuan daudenei edo 45 urtetik gorako pertsonei enplegu-prestakuntza eskaintzea.
Hau lurralde proiektuen hirugarren edizioa da, jende gehien kontratatuko duena, programa horietan 2023an kontratatutako pertsonen kopurua bikoiztera helduz.
Eskainitako postuetarako iragarkiak Lanbiden argitaratuko dira otsailaren 9tik 19ra eta Amurrio, Laudio, Artziniega eta Aiara udalerrietan gauzatuko dira, zeinetan egingo den zonaren arabera lan-profil ezberdinak dakartzan programaren harrera. Laudion 8 pertsona kontratatuko dira; Artziniega eta Aiara udalerrietan 8 pertsonekin kontatuko dute, guztiak 45 urtetik gorakoak izanik; Amurrioren kasuan, 8 pertsonako bi talde kontratatuko dira eta horietako bakoitza kolektibo zaurgarriei eta/edo esklusio arriskuan dauden kolektiboei dagozkie.
Pertsona interesdunak LANBIDEren eskaintzetan izena emanez soilik izan daitezke partaide.
Egin beharreko lanak askotarikoak izango dira: eskuzko lanak, esaterako, lorezaintza, sastrakak garbitzea, pintatzea, hiri-altzariak mantentzea eta antzekoak. Amurrioren kasuan, taldeetako batekin esperientzia pilotu bat garatuko da, udalerriko zenbait fatxadetan muralak diseinatuz eta margotuz. Kontratu horiek 6 hilabetekoak izango dira % 75eko lanaldiarekin; zeharkako konpetentziei buruzko derrigorrezko prestakuntza 100 ordukoa eta banakako lan orientabidea 6 ordukoa izango dira. Prestakuntza horiek ez dira ordainduko programa hasi aurretik eta lanalditik kanpo 6 hilabeteko iraupena izango duen programan zehar.
Aiaraldeko Kuadrillako lehendakari Encina Castresanaren esanetan, “exekutatutako bi programen emaitza positiboak ikusita (27 eta 16 kontratazio, hurrenez hurren) programa hau berriz garatuko da, izan ere, aukera bikaina suposatzen du kolektiborik zaurgarrienak gizarteratzeko behar diren prestakuntza- zein orientabide-tresnak emateko. Kolektibo hauentzako enplegu-sustapenak, beraz, profesional hauen garapen ekonomiko egonkorrerako eta ongizaterako ageriko urratsa suposatzen du”.
IRAGARKIAK. LANBIDEREN ESKAINTZAK:
Artziniega eta Aiarako lorezaintzako peoia
Amurrioko eraikuntzako peoia (Muralak)
Amurrioko lorezaintzako peoia
Laudioko eraikuntzako peoia



