Pasa den larunbatean Aiaraldeko Kuadrillak antolatutako Emakumezkoen Lehen Futbol Txapelketa jokatu zen eta arrakasta handia izan zuen. Ekimen honen helburua eskualdean emakumeen kirolaren garapena sustatzea eta laguntzea da, baita parte hartzen duten udalerrien arteko harremanak estutzea eta kirolean emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekiko konpromisoa indartzea ere.
Txapelketa Laudioko Altzarrate zelaian ospatu zen eta Laudioko Emakumezkoen Altzarrate Kirol Elkartearen laguntza izan zuen.
Lehenengo urte honetan haur- eta kadete- kategorietako jokalari arabarrek parte hartu zuten: Altzarrate KE, Hauskaitz CF eta Aurrera de Vitoria CD.
Txapelketa triangeluarra izan zen, eta horri esker talde guztiek elkarren aurka jokatu ahal izan zuten lehiaketa giro osasuntsuan, adiskidetasunean eta jokalarien arteko ikaskuntzan.






