Arabako Futbol Federazioak, Arabako Foru Aldundiaren eta Vital Fundazioaren laguntzarekin, eta Apdema-ren, Down Araba-Isabel Orbe elkartearen, Arabako Egokitutako Kirol Federazioaren, Arabako Autismo Elkartearen, Kulunka-ren, Tel Euskadi-ren, Talurr-en, Arabarnee-ren, Aspasorr-en eta Azirkarte-ren lankidetzarekin, proiektu bat jarri du abian, prestakuntza- eta sentsibilizazio-programa baten bidez eta erantzunkidetasuneko eta elkartasuneko balioak sustatuz, futbolaren ingurunea eraldatzen laguntzeko eta futbol inklusiboaren alorrean aukerak sortzeko. Proiektuak Arabako kuadrilla guztiak zeharkatuko ditu eta igande honetan, otsailaren 26an, Aiaraldeko Kuadrillak hartuko du parte. Saioa Laudion (Ellakuri) izango da, 10:00etatik 13:00etara.
Arabako lurralde historikoan badira ohiko futbolean (inklusiboan) parte har dezaketen haurrak daude. Futbol egokituko eskoletan parte hartu dezaketenak ere bai, baina pertsona askok, dituzten zailtasunengatik eta inguruneko oztopoengatik, ez dute kirol honetan murgiltzeko aukerarik.
Horregatik, Arabako lurralde osoari zuzendutako lankidetza-proiektu bat abiarazi da, klub konbentzionaletan eta Arabako kuadrilla bakoitzean, desgaitasunen bat duten pertsonen kolektiboak kirol horretan duen parte-hartzea handitzeko.
Programa honek aukera ematen dio gizarteari kolektibo honen errealitatea ikusarazteko, gazteenak pertsona horiek dituzten zailtasunez sentsibilizatzeko eta dibertsitate funtzionalari buruzko prestakuntza egin ahal izateko futboleko eta areto-futboleko klubetako teknikariekin. Beraz, gure lana hainbat talderi helarazi nahi izan diegu; kasu honetan, gure probintziako kirol-klubei zuzenduta, sentsibilizazio-lan bat egiteko. Gure ustez, lan hori onuragarria izan daiteke gure inguruko gazteen garapen pertsonalean eragiteko eta dibertsitate funtzionala duten gazteak gizarteratzen laguntzeko. Aldi berean, eta jarduerak probintzia osoan zehar egin ahal izango direla aprobetxatuz, Arabako kuadrillak gizarteari ezagutaraziko zaizkio.
Programaren jarduera nagusia
“Inclúyenos” programa esperientzia pilotu gisa garatu nahi da aurten Arabako kuadrilletako zenbait futbol-talderekin. Talde horiek haur edo kadete mailako taldeak izan behar dituzte eta Federazioaren esku jarri behar dituzte jarduera-programarekin elkarlanean aritzen diren teknikariak.
Programaren oinarria bikoitza da: Alde batetik, klubeko teknikariak gure gazteekin aurki ditzakegun desgaitasun ezberdinen ezagutzan trebatzea eta kolektibo mota honekin jarduera fisikoak garatzeko modua. Bestalde, aukeratutako kategoriako talde bakoitzarekin (haurrak edo kadeteak) entrenamenduak garatzea, entrenamendu horietan desgaitasuna duten pertsonak sartuz, talde desberdinetan klubeko jokalariak eta desgaitasuna duten pertsona horiek nahastuz.
Entrenamenduetan diseinatutako lanak entrenatzaileek eta hezitzaileek prestatu eta zuzentzen dituzte eta Arabako Federazioak berak ematen ditu, parte hartzen duten klubeko entrenatzaileen laguntzarekin.
Programaren sekuentziazioa
Klub batek programa honetan parte hartzea erabakitzen denean, abian jartzen den lehen urratsa, programaren helburuen azalpen zehatza, garatuko den behin-behinekotasuna eta parte hartzen duen klub horretako taldeekin erabiliko den metodologia da. Lehen saio hau klubeko entrenatzaile eta agintariekin egingo litzateke. Saio honetan, prestakuntzako eta entrenamenduko egunak eta orduak planifikatzen dira, ondoren garatzeko.
Entrenamendua egingo den astean, ezinduekin lan egiten duten espezialistek zuzenduko dituzten prestakuntzak egingo dira. Prestakuntza horietan, entrenamendu-saioetan landuko diren edukiak ezagutaraziko dira.
Azkenik, eta entrenamendu-saioak amaitu ondoren, beste prestakuntza-saio bat egingo da, taldeko kideekin, entrenatzaileekin eta parte hartu nahi duten agintariekin. Bertan, taldeko jokalarien eta entrenatzaileen artean jasotako ekarpenetatik atera diren alderdiak landuko dira.
Saioen kronograma
Urtarrila: Gasteizko Koadrila/urtarrilaren 22an Adurtzabalen (10:00etatik 13:00etara)
Otsaila: Otsailak 26 Laudion (Ellakuri) (10:00etatik 13:00etara)
Martxoa: Guardia-Arabako Errioxako Kuadrilla/martxoaren 19an Guardian (10:00etatik 13:00etara)
Apirila: Gorbeialdeko Koadrila/apirilaren 23an Murgian (Zuiako zelaia) (10:00etatik 13:00etara)
Maiatza: Añanako Koadrila/Maiatzak 7 Langraiz Okan (10:00etatik 13:00etara)
Arabako Lautadako Kuadrilla/maiatzaren 28an Agurainen (10:00etatik 13:00etara)
Ekaina: Kanpezu-Arabako Mendialdeko Kuadrilla/ekainaren 11n Kanpezun (10:00etatik 13:00etara)




