Atzo Arabako Bolatoki Txapelketaren 50. edizioko finala izan zen Kexaako Bolatokian. Oscar Olabarrieta gizonezkoetan eta Bea Isasi emakumezkoetan izan dira irabazleak. Iñigo Pinedo Aiaraldeko Kuadrillako presidenteak banatu zizkien sariak txapelketako irabazleei.
Kuadrillatik zorionak eman nahi dizkiegu parte hartu duten guztiei eta, nola ez, Oscar Olabarrieta eta Bea Isasi irabazleei. Aiarako bolo-jokoa lantzen duten eskualdeko klub guztiei ere eskerrak eman nahi dizkiegu hain gurea den kirol hau sustatzeagatik.




