Aiaraldeko Kuadrillak iragarri du 2024ko iraila eta azaroa bitartean egingo diren ikastaroetan izena emateko epea ireki dela. Arabako Foru Aldundiak finantzatutako ikastaro hauek Aiaraldeko Kuadrillako biztanleei zuzenduta daude, eta prestakuntza-aukera ugari eskaintzen dituzte laneko trebetasunak eta trebetasun pertsonalak hobetzeko.
Ikastaroak hiru erakundek emango dituzte: Amurrioko Udaleko Tokiko Garapen Agentziak, Amurrio Bidean-ek; Laudioko Udaleko Garapen Agentziak, Laudio Hazi-k; eta Zabaia Landa Garapenerako Elkarteak.
Ikastaro hauetan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete hemendik aurrera hemen dagoen izena emateko inprimakia betez.
Erantsitako dokumentuaren bidez, izena emateko prozesuari, ordutegiei eta ikastaro bakoitzaren berariazko baldintzei buruzko informazio gehiago eskuratu ahal izango da: https://labur.eus/XYKw8



